
Bostak jo berriak ziren, eta guztiz ilundu du zerua. Zenbat euri bota behar ote zuen, jakin nahi zuten pilotazaleek, eta ibilian-ibilian bete egin da iragarpena. Une batez gogotik bota du, zarra-zarra. Giroaren okertzeak bi ondorio ekarri ditu. Pilotazale zenbait etxean geratu dela arratsalde erosoagoak, atseginagoak izango diren ustetan. Bai, aurtengo sarrerarik juxtuena izan da astelehen honetakoa. Bestalde, eguraldiaren pilotarien jokoari kalte egin dio. Ezin esango dugu bi partida borobil ikustea egokitu zaigunik. Oso antzekoak gertatu dira biak ala biak, nola jokoz hala emaitzaz. Eta iraupenez ere oso antzeko gertatu dira biak ala biak.