Arratsalde guztiz borobila izateko bigarren partidak huts egin du. Peru Labaka-Garmendia bikoteak lehenbizikoz plazaratu zirenean, zalantza asko eragin zuten ikusleengan. Ez ziren jendeak espero zuen mailan jardun orduan; bigarrenean gauzak beste modu batera egin dituzte. Labaka inspirazioz gainezka ibili da eta egundoko segurtasuna eman dio Beñat Garmendiaren laguntzak. Markagailuko azken emaitzak, 22-13ak alegia, argi eta garbi dio zer gertatu den pilotalekuan.
Asko, gogotik sufritu behar izan dute Peio Etxeberriak eta Andoni Gaskuek gaurko arerioak menderatzeko. Bikain aritu dira nola Garcia nafarra ala Ruiz errioxarra. Une batez, partidua irabazteko ilusioa ere piztu zaie. Baina, Etxeberriak batipat laneko buzoa jantzi, eta 22-19 nagusitu zaizkio Garcia-Ruiz bikoteari. Nahiz eta partida galdu, joan den astean baino askoz hobeto jokatu dute hauek ere.
Ganaderoen arratsaldea izan da; eurak irabazle. Peio Etxeberriak larre-behiak dauzka, eta Peru Labakak esnetarakoak.
Eguraldi kaskar samarra Donostian, baina pelotazaleak bikain erantzun du gaur ere.