Zertzelada sorta bat lehen partiduak marrazteko
Gaurko partiden ezaugarri nagusia berdintasuna izan. Oso azken unean erabaki da zeintzu izango ziren irabazle eta zeintsu galtzaile.
Ez dira punta-puntako partidak izan,erabat borobilak, baina, oro har, gauza politak erakutsi dituzte protagonistek. Promesetan, Alberdi gauza asko egin nahi izan ditu, eta espero baino hutsegite gehiago egin du; tanto bikainak ere. Bigarrenen, une batez Adonis-Sarasa irabazle behar zutela pentsatu izan dugu, baina Prietok eraso-kontuetan ausarta dela erakutsi du, Madariagak ongi lagundurik.
Jose Zezeagaren eskuinak justu samar amaitu duela iruditu zaigu.
Julian Iparragirreren pilota-aukera zuzena. Soinu ederreko pilotak izan dira gaurkoak.
Azken urteotako sarrerarik hoberena ezagutu aurtengo txapelketari zegokin hastapen-jaialdiak.