36 pilotari Antiguako 69.Pilota Txapelketan

Jesus Mari Rubiok aurreratu duenez, 36 pilotari izango dira aurtengo Txapelketan parte hartuko dutenak Antiguan, uztailaren 11tik abuztuara 27ra bitartean.

Antiguako txapelketa
Exposito Hodei eta Salaberria Iker. 2016. Beroketak egiten.

Aurreko urteetan baino kopuru txikiagoa da, eta horren arrazoia nahiko ezaguna da pilotazaleen artean. Azken bi urteotan amateur askori heldu zaio profesional mailara igotzeko aukera. Hamazazpi-hemezortzi bat badira gutxienez enpresen deia jaso dutenak.

Hori horrela, aurreko urteetan baino buruauste gehiago izan dugu taldeak osatzerakoan. Halaz guztiz, konforme gaude antolatu dugun txapelketarekin. Aurten ere maila on-oneko partidak ikusiko ditugu−aitortu du Jesus Mari Rubiok.

Bi mailatan doaz sailkaturik aukeratutako pilotariok: Promesak eta Nagusiak. Promesetan, jubenilak direnak eta adin hori gainditu arren, goiko mailara igotzeko aukerak eskatzen dituzten pilotariak sartu dituzte; bultzada txiki bat eskatzen ari direnak. Nagusietan, aldiz, maila handikoak eta profesional izateko bidean doazenak, asko eta asko.

Afizionatuen arteko joko mailarik hoberena ikusiko dugu aurten ere gure plaza txikian. Horretan saiatu gara aukera egiterakoan−aurreratu du Antiguako Pilotazaleok elkarteko presidentea den Rubiok.

Aurtengoarekin 69.ediziora ailegatuko da Antiguako Txapelketa. Gipuzkoan indarrean dauden guztietan zaharrena da. Rubiok argi eta garbi dauka horren zergatia:

Bide luze honetan, Txapelketak aldatu eta egokitzeko, eraberritu eta eguneratzeko gaitasuna erakutsi duelako izan da hori. Eta aurten ere badira berritasunak, eta sari berriak. Emakumezkoen I. Txapelketa antolatu dugu. Hau da gure ustez bidea.

Bai, abuztuaren 22-23an neurtuko dira  Ruiz de Larramendi, Leire Garai, Miren Larrarte eta Alba Martínez. Eta bi hoberenek finala abuztuaren 27an jokatuko dute, gizonezkoearen egun berean.

TALDEAK ETA BIKOTEAK 2017

  • NAGUSIAK
I TALDEA II TALDEA
Adonis-Sarasa Elizalde-Olaizola
Murgiondo-Uriondo Zubiria-Irurita
Salaberria-Sánchez Peru Labaka-Garmendia
Prieto-Madariaga Zubizarreta-Otadui

 

  • PROMESAK
I TALDEA II TALDEA
Elola-Ekain Etxeberria Peio Etxeberria-Gaskue
Antso-Aranguren García-Ruiz
Mata-Ibarloza Egiguren Ioritz-Bikuña
Expósito-Cordon Etxegarai-Altuzarra

 

  • EMAKUMEZKOEN ANTIGUAKO I PILOTA TXAPELKETA

Miren Larrarte

Leire Garai

Alba Martínez

Olatz Ruiz de Larramendi

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *