Antso-Arangurenek kartak erakutsi dituzte. Bigarren puntua Prieto-Madariagak

Antso eta Aranguren
Antso eta Aranguren, partiduari ekin aurretik.

Ez dago zalantzarik. Aurtengo faborituen artean daude Antso eta Aranguren.  Lehen partidan aise samar nagusitu zaizkie Mata eta Ibarlozari: 22-12. Antsok arerio gogorrak behar ditu bere maila erakusteko. Gaur ez du horrelakorik izan. Aitor Aranguren iazkoa baino  joko askozaz hobeagoarekin plazaratu da aurten Antiguan. Gainditu  du iazko motelaldia. Hasiera batean Mata-Ibarlozak  estutuko zituztela zirudien, baina ez da inondik horrelakorik gertatu. Markagailuak zintzo islatzen du pilota-plazan gertatu dena.

Bigarren partida zuten Prieto-Madariaga mungiarrek, eta bigarren puntuaren jabe egin dira inork uste baino bide erosoagoan. Asko jokatu behar da 23 urteko pilotariok menderatzeko. Prado eta Aizpuruk nahiko aise galdu dute trena, eta beti atzetik ibili dira. Azkenan: 22-13. Aurrerapauso handia eman dute, eta lasaitasuna ekarri behar diena. Prieto trebea da guztiz tantoa bukatzerakoan, eta Madariaga jotzaile handia ez den arren, segurua da oso. Ilusioz beterik itzuli dira Mungiara.

Antiguako frontoia
Pilotazalea zintzo ari da erantzuten.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Antiguako Pilotazaleok
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.