Giroak narrastutako arratsaldea

Exposito-Zezeaga
Arratsaldeko lehen partida

Bostak jo berriak ziren, eta guztiz ilundu du zerua. Zenbat euri bota behar ote zuen, jakin nahi zuten pilotazaleek, eta ibilian-ibilian bete egin da iragarpena. Une batez gogotik bota du, zarra-zarra. Giroaren okertzeak bi ondorio ekarri ditu. Pilotazale zenbait etxean geratu dela arratsalde erosoagoak, atseginagoak izango diren ustetan. Bai, aurtengo sarrerarik juxtuena izan da astelehen honetakoa. Bestalde, eguraldiaren pilotarien jokoari kalte egin dio. Ezin esango dugu bi partida borobil ikustea egokitu zaigunik. Oso antzekoak gertatu dira biak ala biak, nola jokoz hala emaitzaz. Eta iraupenez ere oso antzeko gertatu dira biak ala biak.

Exposito-Zezeagak 41 minutu behar izan dituzte Mata-Ibarloza mendean hartzeko. Tanto-sortak ez baino huts-kopuruak erabaki du azken emaitza: 22-19. Adinari begiratzen badiogu, beteranoek nagusitu direla aitortu behar da. Expositok 18 bete ditu uztailaren 24. honetan, eta Bergarako Zezeagak 19 egina dago. Nahiz eta irabazi, ez dute partida boribila egin, ezta gutxiago ere. Ez dakigu nola bukatu duen Zezeagaren eskubiak. Pilota gutxi gozatu du. Expositok detaile politak erakutsi ditu, baina berak ere nekez esango du egindakoarekin konforme geratu denik.

Murgiondo-Uriondo bikote nafar-bizkaitarrak 46 minutura joan dira nagusitzeko: 22-20. Ez dira guztiz ortodoxoak bata zein bestea, baina ia beti boskarren abiadura eskatzen diete arerioei, eta Adonis-Sarasak ez dute hori egiterik izan astelehen arratsalde honetan. Egia da, partida alde batera irauli den bezala bestea eror zitekeela. Kontua da aurrerapauso ona eman dutela Murgiondok eta Uriondok. Eta Adonia-Sarasari uste baino aldapatsuago bihurtu zaiela.

Hurrengo partidak asteazken arratsaldean, gaur baino eguraldi aproposagoarekin. Hori nahi dugu.

Pelotak
Orain arteko partidak txuriak izan dira, baina gaurkoak beltzak.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Antiguako Pilotazaleok
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.