Peru Labaka-Jon Olaizola, hurrengo faserako txartelarekin

Gaurko emaitzak Antiguoko Pilota Txapelketan:

Jubeniletan: Salaberria-Eskirozek 22 Riol-Zezeagak 10
Nagusietan: Peru Labaka-Olaizolak 22 Aitor Etxebarria-Lizeagak 6

Bikote ederra osatzen dute Peru Labakak eta Jon Olaizolak.
Bikote ederra osatzen dute Peru Labakak eta Jon Olaizolak.

Peru Labakak eta Jon Olaizolak ez dute azeleragailua asko sakatu behar izan txartela eskuratzeko. Oso erresistentzia txikia eskaini diete Aitor Etxebarriak eta Markel Lizeagak. Markagailuak argi eta garbi islatzen du irabazleen nagusitasuna: 6-0, 6-4, 12-6, 22-6. Oso partida laburra izan da, 25 minutuan erabaki dute eta. Peru Labaka beti bezala joko gustagarria eginez, eta atzean oso sendo Jon Olaizola.

Bi puntu badituzte eta hurrengo fasean ikusi ahal izango ditu gaurko irabazleak.

Salaberria-Eskirozek kartak erakutsi

Maila on-onean jarraitzen du Iker Salaberriak.
Maila on-onean jarraitzen du Iker Salaberriak.

Iker Salaberriak jakin badaki finalean jokatzea zer den, eta ondo bidean, aurten ere mutur-muturrean ikusiko dugu. Eskirozek laguntza ona eman dio gaur. Hasieran kosta egin zaio Riol-Zezeaga bikoteari partiduan sartzen. Hori horrela, 12-0 aurreratu dira nafarrak. Gero, partida asko berdindu da, eta 10 tanto egitea lortu dute Riol-Zezeagak. Gauza politak egin dituzte jubenil hauek. Salaberria, dotore. Ezkiroz, maila oso onean. Riolek kokildurik bezala jokatu du, hasieran batik bat. Ez du ezer jakin izan nahi aurreko kuadroetan.

Nahiz eta galdu, pilotaría dela erakutsi du Josu Zezeagak.
Nahiz eta galdu, pilotaría dela erakutsi du Josu Zezeagak.

Atzean, egundoko defensa erakutsi du Josu Zezeagak. Asko gustatu da bere partida. Ez luke etsi behar lehen partida galdu duela eta.

Atzo beroa, gaur eguraldi umela, tarteka lanbroa eta euri tantak ere…Jendeak ondo erantzun du.

Iparraldeko Etxegoienek bihar Murgiondoren ordez jokatuko du

Bihar, osteguna, partida hauek jokatuko dira:

Jubeniletan, Peio Etxeberria eta Aizpuru, Egiguren eta Cordonen aurka.

Nagusietan, Errandones-Erasun, Bakaikoa eta Etxegoienen aurka.

Ikusmin handia dago Etxegoienen mailaz jabetzeko. Partida on bat espero da, Bakaikoa azken boladan ongi dabilela ziurtatu digute.

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *