Marka berria aldi baterako

julen-martijaJoan den urteko aldizkariari erreparatzen badiogu, Antiguako Txapelketan jardundako zazpi pilotari profesional bihurtu direla jabetuko gara. Jubenil mailan jardundako bat ere jauzi egitera ausartu da. Bai, Julen Martija nafarraz ari gara. Iaz, Etxeberria aurreko kuadroetan zuela, jubenilen sailean parte hartu zuen. Orain Aspe enpresak antolatzen dituen jaialdietan dabil.

Gaur egun profesionalen mailan dabiltzan hauek izan genituen gurekin joan den urteko txapelketan: Ugalde, Arteaga, Ander Imaz, Erostarbe, Elordi, Laso eta Martija.

Lehen begiratu batean zera ikusten da, profesional berri horien artean lau direla aurrelariak eta hiru, aldiz, atzelariak. Hauei guztiei, gainera, Dario errioxarra gehitu beharko litzaieke. Era horretan, proportzioa aldatu egingo litzaiguke, beti ere aurrelarien alde: bost aurrelari eta hiru atzelari izan dira iazkoaz geroztik profesionalekin jokatzea erabaki eta nahia bete dutenak.

Beharbada urte batzuk beharko dira horrelako afizionatu kopurua, urte baten giran, profesionaletara igotzen ikusteko. Izugarria da zenbakia: zortzi profesional berri, alajaina! Kostako da marka hau gainditzen.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Antiguako Pilotazaleok
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.