Zubizarreta eta Peña, gainerakoen gainetik

Hauek dira gaur arratsaldean Antiguako frontoian jokatutako bi partiden emaitzak:
Zubizarreta-Ibarlozak 22   Exposito-Bikuñak 10
Peña-Sarasak 22   Apezetxea-Aizpitartek 16

Iñigo Bikuña eta Hodei Exposito, partiduari ekin aurretik.
Iñigo Bikuña eta Hodei Exposito, partiduari ekin aurretik.

Zubizarreta ataundarrari bere mailan irabaziko dion pilotari gutxi dago jubenilen sailean. Joan den astean Salaverri errioxarrarekin nabarmen nagusitu zitzaien bere arerioei. Azken partiduan Markinako Aimar Ibarlozarekin jokatu du, eta berehala ihes egin du garaipenaren bila: 2-1, 3-11, 10-15, 10-22. Orduerdian hasi eta bukatu. Une batez bazirudien markagailua txukunduko zutela Exposito eta Bikuñak, baina ez zegoen horretarako Zubizarreta. Egoki lagundu dio Ibarlozari, eta honek bere maila erakusteko modua izan du. Beste aldean, nahi baino huts gehiago egin dute Expositok zein Bikuñak.

Ez ahaztu bezperan Errenterian txapelketa irabaztetik zetorren Zubizarreta.
Sarasa eta Peña, aste honetako lehen irabazleak nagusietan.
Sarasa eta Peña, aste honetako lehen irabazleak nagusietan.

Nagusien mailan, bazegoen Antiguan Peña tolosarra eta Eltzaburuko Sarasa ikusteko irrika. Ez dute partidu borobila egin, baina beti aurretik ibili dira: 5-6, 5-10, 9-10, 12-17, 14-19 eta 16-22. Apezetxeak, izugarri jokatu gabe, berea egin du. Aizpitarte galtzaile aritu da ia partida osoan.

Txalo asko berenagatu dute lau protagonistek. Jendeak oso modu egokian erantzun du. Partidak hasi direnerako termometroak behera egin du, eta nahiko giro aproposean jokua eskaintzeko modua izan dute.
Bihar, Riol bizkaitarra eta Zezeaga bergararraren aurkezpenak
Asteazken honetako jaialdiak aukera dotorea eskaintzen ditu bi pilotari gazte ezagutzeko. Portugaletetik dator Unax Riol. Berria da plaza honetan. Gauza berbera gertatzen zaigu Josu Zezeagarekin. Uberako atzelari famatua izandako Joxe Mari Zezeagaren semea da Josu. Jendeak itxaropen asko ipini du pilotari honengan.
Cartelera miércoles, 20 de julio
En juveniles, Iker Salaberria-Josu Eskiroz contra Unax Riol-Josu Zezeaga
En mayores, Peru Labaka-Olaizola contra Aitor Etxebarria-Markel Lizeaga.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *