Gaurko emaitzak Antiguoko Pilota Txapelketan:
Peru Labakak eta Jon Olaizolak ez dute azeleragailua asko sakatu behar izan txartela eskuratzeko. Oso erresistentzia txikia eskaini diete Aitor Etxebarriak eta Markel Lizeagak. Markagailuak argi eta garbi islatzen du irabazleen nagusitasuna: 6-0, 6-4, 12-6, 22-6. Oso partida laburra izan da, 25 minutuan erabaki dute eta. Peru Labaka beti bezala joko gustagarria eginez, eta atzean oso sendo Jon Olaizola.
Bi puntu badituzte eta hurrengo fasean ikusi ahal izango ditu gaurko irabazleak.
Salaberria-Eskirozek kartak erakutsi
Iker Salaberriak jakin badaki finalean jokatzea zer den, eta ondo bidean, aurten ere mutur-muturrean ikusiko dugu. Eskirozek laguntza ona eman dio gaur. Hasieran kosta egin zaio Riol-Zezeaga bikoteari partiduan sartzen. Hori horrela, 12-0 aurreratu dira nafarrak. Gero, partida asko berdindu da, eta 10 tanto egitea lortu dute Riol-Zezeagak. Gauza politak egin dituzte jubenil hauek. Salaberria, dotore. Ezkiroz, maila oso onean. Riolek kokildurik bezala jokatu du, hasieran batik bat. Ez du ezer jakin izan nahi aurreko kuadroetan.
Atzean, egundoko defensa erakutsi du Josu Zezeagak. Asko gustatu da bere partida. Ez luke etsi behar lehen partida galdu duela eta.
Atzo beroa, gaur eguraldi umela, tarteka lanbroa eta euri tantak ere…Jendeak ondo erantzun du.
Iparraldeko Etxegoienek bihar Murgiondoren ordez jokatuko du
Bihar, osteguna, partida hauek jokatuko dira:
Jubeniletan, Peio Etxeberria eta Aizpuru, Egiguren eta Cordonen aurka.
Nagusietan, Errandones-Erasun, Bakaikoa eta Etxegoienen aurka.
Ikusmin handia dago Etxegoienen mailaz jabetzeko. Partida on bat espero da, Bakaikoa azken boladan ongi dabilela ziurtatu digute.