- Jubeniletan: Salaberria-Eskirozek 22 Exposito-Bikuñak 2
- Nagusietan: Errandonea-Erasunek 22 Apezetxea-Aizpitartek 13
Pilotalekua lepo beteta. Gehiagorentzat lekurik ez.
Bi partida ikusteko asmoz inguratu dira pilotazaleak Antiguara. Bakarra ikusita itzuli dira euren etxeetara. Lehendabizikoan, Salaberria eta Eskirozen morroi izan dira Exposito eta Bikuña: 10-0, 10-2 eta 22 eta 2. Gaur gaurkoz alde handia dago bikote hauen artean. Salaberriari aurre egiteko mailako pilotaria izan beharra dago, eta atzean, Eskiroz ere langile fina da.
Bigarren partidan, gauzak oso desberdin joan dira. Nahiz eta azkenean 22-13 markagailuak kantatu, partida oso parekatua, eta zenbait alditan gogorra ere izan da. Buruz buru aritu dira, jo eta ke, Apezetxea eta Errandonea, aurrean; atzeko kuadroetan ere ez zegoen hainbesteko alderik. Zortzina egon dira eta hamarna ere. Handik aurrera aiseago ibili dira Errandonea eta Erasun, bakoitza betiko balioekin. Errandonea, di-da tantoa egiteko beti pronto, eta Erasunek tantoa galtzea, milagro. Apezetxeak ere gauza politak egin ditu, bere jokaldi batzuk ikusleen gogokoak izan dira, baina azkenean, amore eman behar izan dute. Aizpitartek maila txukuna erakutsi du, baina besteen mendean jardun da.
Hori horrela, finalerdietan ikusiko ditugu Salaberria-Eskiroz eta Errandonea-Erasun bikoteak. Finalean izango ditugula iragarri dutenak ere baziren gaur pilotalekuan. Ez ditzagun iritziak oraindik ere zabaldu…
Apeeee!!! Hoi suturre…argazkin eztek kabitzen