Peio Etxeberria-Aizpuru aise nagusitu zaizkie Kanabal-Cordoni
Peio Etxeberriak eta Aizpuruk hurrengo fasean parte-hartzeko bigarren puntua lortu dute. Egia esan, merezimendu osoz irabazi dute gaurko partida ere. Iruñeatik heldu den Kanabal-Cordon bikoteak ez du estutu ez Etxeberria eta ez Aizpuru. Abantaila hartu dute hasieratik eta zalantza handirik gabe eutsi diote. Kanabalek eta Cordonek lehendabiziko partida zuten gaurko hau Antiguan, eta pilotalekua arrunt arrotza egin ziela aitortu digute bukaeran. Eta animoz beterik itzuli dira etxera, hurrengo batean garaipena lortuko duten esperantzarekin.
Hogeita zortzi minutuan erabaki da partida.
Bakaikoari indarra ahitu bitartean…
Ongi zekien Etxarri-Aranazkoak asko jokatu beharra zeukala partidua irabazteko. Zeukan guztia eman du hasieran. Aurretik ibili dira bera eta Donibane Garazitik etorritako Iñaki Etxegoien mutil puska. Zenbaitek uste zuen ustekabekoa ikusi behar genuela Antiguan. Bosna egon dira, hamairuna ere bai, eta hortik aurrera… Errandonea eta batez ere Erasunen segurtasuna nagusitu dira. Dena den, uste baino gehiago ez dakigu ez ote duten sufritu.
Irabazleek ez dute partida borobil horietakoa eskaintzerik izan. Egun ona ez zeukatelako-edo ez dira batere eroso ibili pilotalekuan. Egun ona ez zeukatelako edo… Bakaikoak eta Etxegoienek estu hartu dituztelako. Bigarren zatian, pixkana-pixkana aurrera egin dute markagailuan eta inoiz ez dute arriskuan ikusi garaipena Errandoneak eta Erasunek.
Gogortasun puntua ere izan du partidak, eta berrogei minutu pasatxoak behar izan dituzte auzia garbitzeko.
Hurrengo fasera Errandonea eta Erasun, eta Bakaikoa-Etxegoienek…esperantza.
Segundas victorias para Peio Etxeberria-Aizpuru en juveniles y para Errandonea-Erasun, en mayores
La victoria de los primeros ante Kanabal-Cordon no admite dudas. Su superioridad ha sido manifiesta desde el primer saque: 22-9.
Ha habido más tensión y dureza en el partido de los mayores: Errandonea-Erasun 22 Bakaikoa-Etxegoen 15. Mientras no le han abandonado las fuerzas, Bakaikoa ha causado no pocos problemas a la pareja favorita. El último empate se ha producido en el tanto 13. Bakaikoa ha quedado exhausto y sin fuerza. No es que la segunda mitad haya sido un paseo para los vencedores, pero la resistencia opuesta en la primera mitad ha acabado pasando factura.