ZAZPI MILA ALE IZANGO DITU HURRENGO ALDIZKARIAK

Txapelketako aldizkaria
69. pilota txapelketako portada

Dagoeneko inprimategian daude hurrengo aldizkariak eskainiko dituen edukiak, nola idatziak ala publizitateak.

Okerrik ez dela, ekainaren 27rako prest edukiko dugu. Hogeita bi osagarri izango ditu aldizkariak.

Pilotari nahiz delegatuentzat interesgarria izango da hurrengo alea, bere orrialdeetan ikusiko baitute nola gauzatuko den aurtengo Antiguako Txapelketa: bikoteak, egutegia…

Horrez gainera, beste eduki batzuk ere badaramatza gure “boletinak”.  Bakar batzuk aipatuko ditugu gaur.

Azken bolada honetan hiru izan dira pilotaritza utzi duten jokalariak. Abel Barriolari Iñaki Elortzak egindako elkarrizketa izango da lehena; hurrengoan, Juan Martinez de Irujok pilotari egin dion ekarpena aztertuko da; azkenik, Aitor Zubietaren gainean bi pasadizo aipatuko dira.

Erik Jakari egindako elkarrizketak ere badu bere garrantzia, partidu nagusietako atean barrena sartu nahi du eta lizartzarrak. Bigarren mailako txapela guztiak irabazita dago Jaka.

Desafioak botatzea, erronkak zabaltzeko ohitura aspalditxo galdua genuen, baina Irundik dator notizia: Irungo igito pilotariek Antiguakoei luzatzen die aupada, nagusi-jubenil-kadeteetan neurtzeko. Izango dute erronka honek erantzunik Antiguan? Mereziko luke…

Behin batean, Gasteizen, partidua bukatu eta gero, Migel Gallastegi handiak –gizaseme bikaina orduan ere− lasterketa bat jokatu zion, ustez, bera baino azkarragoa zen aurrelari bati. Zer gertatu ote zen gauerdiko apustu hartan? Aldizkarian dator erantzuna.

Eta abar, eta abar…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *