22-21 bikaina, Urretabizkaia-Garmendiaren alde

urretabizkaia-garmendia-enekolabaka-martinezAurreko jaialdiek ukatu digutena−emozioaz ari gara− gaur jokatu den azkenak eskuak bete eskaini digu. Zaleei horrelako zerbait zor zitzaien, eta bikain erantzun diete lau pilotariek: Urretabizkaia-Garmendiak eta Eneko Labaka-Martinezek. Ikusleek, zutiturik guztiak, txalo zaparrada beroarekin agurtu dituzte nola irabazleak hala galtzaileak. Bueno, galtzailerik ba al dago partida 22-21 bukatuta?

Partidua oso estua izan da hasiera-hasieratik. Sarritan berdindu dira aurreneko hamar tantoetan. Nekez aurrera zitekeen irabazleak zeintzuk izango diren. Partidua apurtu dutenak Urretabizkaia-Garmendia izan dira 14-10 aurreratu direnean. Labakak eta Martinezek ez dute amorerik eman, hala ere. Beti atzetik, lanean jarraituz. 20-17, une batez. 21-18, hurrengoan. Partidua erabakita zeukatela zirudien, baina bai zera! Berdintzea lortu dute Labakak eta Iñigok.

Emozioz gainezka jokatu da azken tantoa. Labakaren sakeari ongi erantzun dio Garmendia beasaindarrak. Eta tika-taka handia zegoen guztie artean. Azkenean behintzat pilota ongi gozatu du Urretabizkaiak eta errebote-errebotean ezin eraman izan du Iñigo Martinezek.

Txalo asko entzun da ia ordubetera joan den partidan. Urretabizkaia izan da agian partidarik borobilena lortu duena. Garmendiak oso ondo lagundu dio. Bistan dago elkarrekin dotore konpontzen direla. Ez dute elkarri deiadar egin beharrik… Penaz bukatu du partida Eneko Labakak. Bere maila ona izan da, nahiz eta tantoren batzuk galdu. Gauza bera esan beharko genuke Martinezi buruz ere. Bere matxetea sarritan atera du paseatzera, eta ikusleak pozez zoratzen.

Behar genuen, eskatzen genuen horrelako partida. Asebeterik itzuli gara etxera.

ANDER MURUA POZIK ETXERA

anso-murua-aurrekoetxea-agirreAnder Muruak egiteko zaila zeukan gaur, Aitor Arangurenek  utzitako hutsunea bete behar zuen eta. Arrasatekoa da Murua, eta gaztea (15 eder). Enaitz Antsok protagonismoa eraman badu ere, Ander Muruaren laguntza azpimarragarria izan da. Aurrekoetxeak eta Andoni Agirrek ez dute aparteko jokorik erakutsi. Nahiko galtzaile bata zein bestea. Emaitza: Antso-Muruak 22 Aurrekoetxea-Arregik 6.

LAS DOS CARAS DE LA PELOTA

El partido de la categoría senior ha resultado fantástico desde todos los puntos de vista: igualdad de marcador,  entrega total de los cuatro protagonistas, jugadas de mérito…Vamos, de los que hacen afición, amparándonos en el tópico. El partido ha ofrecido muchas igualadas. La última en el cartón 21. Un pelotazo de Beñat Urretabizkaia no ha podido restarlo Iñigo Martínez, recostado en el rebote. El público, puesto en pie, ha despedido con muchos aplausos  a los cuatro protagonistas del que ha resultado ser el partido del Torneo hasta el presente.

No ha gozado de estas características el partido de los juveniles. Aurrekoetxea y Andoni Agirre han cometido excesivos fallos. Anso, dominador en todo momeno, ha sabido llevar a buen puerto la actuación del arrasatearra Ander Murua, que ha a sus quince años ha sabido suplir con solvencia a Aitor Aranguren, lesionado. Resultado final: Anso-Murua 22 Aurrekoetxea-Agirre 6.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *