Urretabizkaia-Garmendiak azken segundoan trena hartu, eta finalerdietara…

  • Jubeniletan: Anso-Arangurenek 22 Alberdi-Mariezkurrenak 16
  • Nagusietan: Urretabizkaia-Garmendiak 22 Larrañaga-Arratibelek 21

Bete-betea pilotalekua, eta giro ezin atseginagoa

 Finalerdietan ikusiko ditugu Garmendia eta Urretabizkaia.
Finalerdietan ikusiko ditugu Garmendia eta Urretabizkaia.

Bi partidak maila onekoak eta estuak izan dira, baina batez ere nagusiena. Ederra izan da, gordean, ezkutuan eduki baitu azken-azkenera arte bikote irabazlearen boletoa. Partida oso aise alde jarri zaie hasieran Urretabizkaia eta Garmendiari. Hori islatzen zuen markagailuak: 10-5. Baina, aldekoa zen haizea, ordea, mantsotu egin da bapatean, eta hamaikana jarri dira hurrengo boladan. 12-12 egon ondoren, aurrea hartu dute Larrañaga eta Arratibelek: 16-12. Jarraian, 17-14. Hurrena, 17-20. Partidak epaia emanda zeukala zirudien. Ondo ari ziren une honetan Larrañaga eta batez ere Arratibel ataundarra. Aspaldian Antiguan jokatu duen partidarik onena egiten ari zen Arratibel. 21-18 eduki dute euren alde berak eta Larrañagak. Eta partida agudo bukatu nahiak, agian presioak, kontua da, azken tantoak galdu egin dituela Arratibelek. Txalo asko partiduan zehar, txalo beroak bukaeran UrretabizkaiaGarmendiarentzako. Itxaropena inoiz galdu gabe jarraitu dute, nahiez eta markagailuak zenbaki kezkagarriak erakutsi. Goierriko pilotazale asko ikusi dugu gaur Antiguan. Partidaren iraupena: 49 minutu.

Maila onean ari da jokatzen Anso nafarra.
Maila onean ari da jokatzen Anso nafarra.

Jubenilen partidak oso hasiera bizia eskaini digu. Indarrean atera dira Alberdi eta Mariezkurrena: 6-1. Hurrengoan: 8-2. AnsoAranguren oso joko eskasa egiten ari ziren eta arerioak berriz maila oso ona erakusten. Gauzak bere onera 8-8an etorri dira. Hortik aurrera, espero zitekeen jokoa eginez, dominatzaile nabarmen samarrak izan dira Anso eta Aranguren. Inozi ez dute garaipena inoiz arriskuan ikusi. Azkenean, 22-16. Jubeniletan aurten jokatu den partidarik luzeena: 42 minutu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *