APEZETXEA ETA ZUBIZARRETA, ETSITZEKO MOTIBORIK GABE

Ez dakit zenbat urte igarota, egunen batean pilotan jokatzeari uko egiten diotenean, seguru asko euren kirol ibiliari begiratu bat ematen diotenean, hauxe esango dute batak zein besteak: −“Antiguako pilotalekuan lehenbizikoz jokatu nuenean partida galtzea egokitu zitzaidan. Dena den, nahiz eta galtzaile irten, nahiko konforme etxeratu nintzen”.

Gure ustez, nola Goizuetakoak ala Ataungoak jokaturiko partidek ezaugarri hori utzi zuten begien bistan. 22ra ailegatu ez baziren ere, pilotaritzan lortu duten maila tanto batean baino gehiagotan erakutsi zuten. Detaile bikain asko eskaini zuten; baina, gauza guztien gainetik, oso pilotariak direla azaldu zuten Antiguara hurbildutako pilotazale multzoaren aurrean.

Sailkapenari begira hasierarik hoberena ez eman arren, ez daude kanporaturik, ezta gutxiago ere. Ez dute motiborik hil-ezkilak jotzen hasteko… Baina, futbolean aurrelari onari “hiltzaile-sena” eskatzen zaion bezala, pilota jokoan ere bertute hori ez da baztertzekoa. Arerioak zintzurretik helduta dauzkazunean, estutu, gogotik estutu… horixe falta izan zitzaien Ataungoari bezala Goizuetakoari, gure iritzirako.

Iruditzen zaigu, aurten ez ezik ondorengo urteetan, maiz ikusi behar ditugula bata zein bestea Antiguan. Pozik ikusiko ditugu, gainera; pilotari-ezpal ederrekoak direla erakutsi zuten, nahiz eta euren partidak galdu. Ez itxi, mutilak, esperantzaren leihoak.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Antiguako Pilotazaleok
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.