Barrene

ANTIGUAN: “BARRENE” KANPORAKETA 74. TORNEOAREN ATARIAN – ROMPIENDO MOLDES: UN BARRENE EN LA ANTESALA DE LA 74.EDICIÓN DEL TORNEO DEL ANTIGUO

Abuztuaren 2an, arratsaldeko 7etan egingo da aurtengo lehiaketaren aurkezpena. Ez da betiko gisa egingo, oso modu berezian baizik.

Berritasun bila abiatu dira aurten ere Antiguako Pilota Txapelketaren antolatzaileak. Zer bururatuko eta, aurkezpen egunean, besteak beste, Barrene deitu lehiaketa batean neurtuko dituzte euren indarrak eta abileziak eta pikardiak Torneoan parte hartzeko gonbitea jaso duten pilotariek, zein neskek zein mutilek. Bai, kirola antolatzeko moduak eraldatzen ari direla begien bistakoa da.

Urte asko ez dela, erabat erroturik zegoen lehiatzeko molde hau gure auzo, herri eta hirietan. Deitura batez baino gehiagoz ezagutzen da: barrene, txokotan, txokoketan…

Seriotasun osoz eratu nahi dute Antiguan “kanporaketa” sistemaz jokatzen den pilota lehiaketa hau. Irizpide horren harira, ezinbestekotzat jo dute antolatzaileek azken erabakia epaile baten esku uztea. Antiguan zeregin hori Mikel Txoperenak beteko du, eta bere erabakiak atzera ezin bota daitezkeenak izango dira. Aski ezaguna da Igantziko pilotari ohia eta egun epaile errespetatua dena.

Materialari dagokionean, “pilota mistoa” esaten zaionarekin jokatuko da barrene hau. Pilotalekuak dituen neurrietan hobeekin egokitzen den pilota mota hau dela diote antolatzaileek.

Txapeldun geratzen denak honako sari hau eramango du: LA PERLA TALASOTERAPIA GUNERAKO BONOA.

Esan beharrik ere ez dago, ahalik pilotazale gehien biltzea dela antolatzaileen xedea. Izan ere, aparteko moldean ekin nahi diote aurtengo edizioari.


El día 2 de agosto se llevará a cabo el prólogo del Torneo de Pelota del Antiguo en su frontón “chiquito”. Además de la presentación de los pelotaris que han sido invitados para participar en esta 74. edición de la competición, han entendido los organizadores que un modo novedoso de ponerla en marcha puede ser la disputa de un Barrene entre todos los inscritos. Es decir, 28 pelotaris, divididos en 24 chicos y 4 chicas.

Es objetivo de los organizadores que este juego de pelota, modalidad de eliminatoria muy popular todavía no hace mucho tiempo en nuestra geografía, se rija según las normas más comunes y universales. Para ello se contará con los conocimientos técnicos de un juez tan prestigioso como Mikel Txoperena para valorar y decidir sobre los lances habidos en la cancha. Sus decisiones serán inapelables.

Se ha estimado que la pelota mixta es la más apropiada para la disputa de esta especialidad de barrene. El vencedor o vencedora de la competición se llevará como premio un bono del Centro de Talasoterapia LA PERLA, de Donostia.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.