Zubizarreta-Salaverri eta Santxo-Alduntzin, finalerako merituak eginda

  • Jubeniletan: Zubizarreta-Salaverrik 22 Peio Etxeberria-Aizpuruk 17 (Iraupena: 37 minutu)
  • Nagusietan: Santxo-Alduntzinek 22 Peru Labaka-Olaizolak 11 (Iraupena: 47 minutu)

Pilotalekua, betea.

Finalean parte-hartzeak eragiten irribarrea erakuste Zubizarreta-Salaverri.
Finalean parte-hartzeak eragiten irribarrea erakuste Zubizarreta-Salaverri.

Batek ez daki zein bikoteri meritu gehien aitortu. Zubizarreta-Salaverri 3-14 egon dira galtzen. Partida erabakia zegoela uste zuen ikusle askok, baina gaur ere pilotaren biribila… Aurrena berdindu eta gero aurrea hartu diete Peio Etxeberria eta Aizpururi. Azken hauen irteera ikusgarria izan da: 6-0, 7-3, 14-3, hortxe planto egiteko, ez aurrera eta ez atzera. Zubizarreta jokoan gehiago sartzen hasi da, Salaverrik aurreneko zatian falta izan duen segurtasuna lortu du eta partidak egunduko txiribuelta jasan du. Gauza politak asko izan dira, gogotik txalotuak gainera, baina desoreka handikoa gertatu da bere osotasunari begiratuta. Meritu guztiak egin ditu ataundar-errioxarraren bikoteak igande goizean Antiguara etortzeko.

Joxe Antonio Maiz eta Karmele Urtizbereak Ameriketan ezagutu zuten Santxo. Gaur Antiguan elkartu dira.
Joxe Antonio Maiz eta Karmele Urtizbereak Ameriketan ezagutu zuten Santxo. Gaur Antiguan elkartu dira.

Xabi Santxo sasoi betean dabil aurtengo Txapelketan Antiguan. Egundoko heldutasuna erakusten ari da, sufritu behar denean gerrikoa estutzeko, erasora jo behar denean min egiteko. Errespetoa sartzen du gaurko Santxo honek. Atzean oso laguntzaile ona, peoi zintzoa eduki du Alduntzinengan. Serio ari da jokatzen nafarra. Hori horrela, ezer gutxi egin zezaketen Peru Labakak eta Jon Olaizolak. Haizearen kontra jardun behar izan dute partida guztian. Markagailuari gutxi begiratu behar izan diote, bazekiten-eta atzetik zebiltzala. Aurten egin duten partida eskasenaren oroitzapenarekin etxeratu dira Olaizola zein Peru Labaka.

Nork, beraz, meriturik handiena? Atzetik aurrera egin dutenak ala beti aurretik ibili direnak?

Igande goizean, hirugarren partida bat ere izango da

Txapelketari dagozkion partiden sartu aurretik, goizeko 11:00tan hasita, beste partida bat ere jokatuko da datorren igandean. Finalerdietan galtzaile izan direnak gonbidatu nahi dira, lau t´erdian indarrak neurtu ditzaten. Peru Labakak baiezkoa eman du.

Bigarrena nor den bihar argituko da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera: Errandonea-Erasun, Urretabizkaia-Garmendiaren kontra ariko dira. Errandonea izango ote da Peru Labakaren arerioa? Urretabizkaia, agian?

Jubenilen partida ere guztiz bixia da: Salaberria-Eskiroz, Anso-Arangurenen aurka. Bihar ere pilotazale asko elkartuko da Antiguan.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *