Antiguako Pilotazaleok elkartetik doluminak bidali nahi dizkiogu bere familia eta gertukoei.
Asko estimatzen genuen Berrobiko aurrelaria Antiguan. 2017koa izan zuen seguruenik urterik biribilena auzo honetako frontoi txikian. Irurita nafarra atzean zuela, finalera heldu zen. Txapelak ihes egin zion, ordea. Hori ez da funtsezkoa. Xabik erakutsi zigun pilota jokoa, irabazi nahiz galdu, aukera egokia zela jokaldi ikusgarriak egiteko. Beti Xabiren oroitzapenak bizirik iraungo du Antiguan biltzen garen pilotazaleon bihotzetan.
Ohore Xabiren pilotari-bideari!