Ostegun arratsalde honetako lehen partida izan da ikusleen aldetik orain arte jokatutakoetan mailarik hoberenekoa. Hori da txaloen epaia. Hasiera hasieratik joko ikusgarria eskaintzen saiatu dira lau pilotariak. Alde batetik, joan den astartean irabazle suertatu zirenak: Murua eta Elizegi. Bestetik, estreineko partida jokatzera deituak: Julen Egiguren eta Antton Apezetxea. Bai jokoz, bai tantoz oso lehiatua joan da zati on batean. Tanto politak ikusi dira, maila onean jardun dira laurak. Txalo zartadak entzun dira erremate askotan. Azken tantoetan, ordea, presio gehiegiz edo jokatu dute Arrasateko Muruak eta Asteasuko Elizegik. Hortxe galdu dute gaurko trena: 22-17, Julen Egiguren eta Apezetxearen alde.
Bigarren partidak hasiera beretik erakutsi du ze aldetara jo behar zuen amaieran. Oso bikote indartsu gisa azaltu dira gaur Zubizarreta eta Sarasa. Ioritz Egiguren eta Astiz, ostera, hile do biziko jokoa egin nahirik, erabat presio pean. Gauza asko egin nahi izan du Egigurenek, baina gehienak oker atera zaizkio; tenple pixka baten premian ikusi dugu. Azkenean, 22-15, Zubizarreta-Sarasaren alde. Gaurkoa baino partida bihurriagoak izango dituzte ataundarrak eta ultzamarrak. Egiguren eta Astizek galdutzat eman beharko dute aurtengo aukera.
Hurrengo partidak, datorren asteartean.
Ah, Antiguoko pilotalekuan izan da Beñat Garmendia, berez gaur jokatu behar zuena. Ikusten denez, egindako okerrak hilabete pare baterako pilota kontuak utzi beharra omen dauzka, medikuen iritzian. Bere ustez, lehenago ere plazaratzeko asmoa eta ilusioa ez ditu galdu beasaindarrak.