Lehendabiziko puntuak Elola-Barturen eta Espinal-Uriondoren zorroan

 

Agirreamalloak eta Olidenek hasiera egokia eman diote partidari, eta une askotan aurretik ibili dira, ixaropenez beterik. Aldi horretan Elolak ez du egin espero zitekeen jokoa, ezta gutxiago ere. Partida aldapatsu ikusi duenean hasi da berarengandik espero den jokoa eginez. Barturenek oso egoki erantzun dio atzeko kuadroetan, eta partidak jirabuelta nabarmena izan du: 22-15. Ez dugu uste Oliden oriotarrak bere buruarekin konforme geratu denik. Agirreamalloak gauza ikusgarriak eskaini ditu, baina bikotearen sendotasuna falta izan zaio.

Bigarren partida hasi aurretik, pilotazaleek ez zeukaten zalantzarik. Dirua jokatu izan balitz, artekariak, erabat gainera, Peru Labaka eta Alduntzinen aldera makurtuko ziren. Ez dezagun ahaztu txapeldunak izanak direla pilotaleku honetan. Hauek ere oso hasiera kaskarra eman diote partidari. Aitaren batean hamar tantoren aldearekin jarri dira.  Jokoa asentatzea lortu dutenean, aldea jaten ikusi ditugu tantoz tanto. Eta parekatzea lortu dute. Eta dirua jokatu izan balitz, berriro euren alde oihukatuko zen. Baina, Espinalek eta Uriondok ez dute inoiz partida galdua ikusi eta…azkenean 22-18 utzi dute markagailua.

Inor ez da guztiz nabarmendu; laurak maila on samarrean ibili dira; tanto politak lortu zituzte, baina partidari zerbait falta izan zaio bete-betea izateko.

Faboritoek serio jokatu beharko dute aurrerantzean, euren buruak bazterrean ikusi nahi ez badituzte.

Elola

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *