TELEFONOAK NOIZ JOKO DUEN BELDURREZ…STOP STOP MODA BERRIARI

 

Ez daukat pasadizo bat asmatu beharrik oraingo honetan. Astearte arratsaldean ikusitakoa aski dut lerro batzuk zirriborratzeko. Segurako pilotari ohi bat –Antiguan asko jokatutakoa eta oso ezaguna bera− hurbildu zitzaidan astearteko partiduak hasi aurretik; ongi lagundurik zetorren; lehenbiziko harmailan jarri zen.

         -Aurreko egun batean X pilotaria ikusi nian, eta gaurko partiduan orduko jokoa egiteko gauza ote den ikusi behar diat.

         −Hori ikustera etorri baldin ba haiz, alfer alferrik habil. Ez dik jokatu behar eta…

          −Nola ez duela jokatu behar?

          −Ez omen zagok jokatzeko moduan− esanda amaitu zen gure solasaldia.

Horrelako pasadizoak sarritan gertatzen dira Antiguako pilotalekuan ere, tamalez. Eta errezeloa daukat, urtetik urtera ez ote den maizago gertatzen, tamalaren tamalez. Joan den asteartean gertatu zenak argitzen du arazoa: Aldizkariak dakarren egutegitik astearteko jaialdian lau pilotarik bakarrik parte hartu zuten, eta gainerakoak ordezkapenetan sartutakoak ziren. Erdia bakarrik dator aldizkarian, gainerakoa azken orduan osaturiko adabakiak dira. Eta bikain nabarmendutako pelotariak badaude ordezkoen artean.

Baina, hori ez da kontua. Txapelketa antolatzen duenak pelotazaleari ez dio hutsik egin nahi izaten. Horixe izan ohi da helburu bakarra, xede printzipala. Eta hori betetzen ez bada, adios jaunak. Antolatzailearenak egin du…Ez ote gara gauza hemorragia honi ataka jartzeko?

Zer da gero jaialdia hasi aurretik telefonoaren mende egon beharra, noiz joko duen beldurrez? Horrela dabiltza azken bolada honetan Antiguako antolatzaileak. STOP STOP puri-purian jartzen ari zaigun moda berriari.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *