NOR FALTA DA AURTENGO ANTIGUOKO TXAPELKETAN?

2019ko pilotariak

Joan den asteazkenean aditzera eman ziren aurtengo pilotari gonbidatuen izen-deiturak. Asko dira, baina egon behar zuten guztiak ote daude? Horixe da antolatzaileen kezka. Merezimendu osoko norbait bazterrean uztea. Arrisku hori berekin du aukera egin behar izanak.

Dena den, txapelketa osoa da, eta ordezkapenak asko izan ohi dira. Lehendabiziko ordezkapen parearen berri badugu. Uztailaren 10ean Mata zen jokatzekoa; ezina sortu zaio eta bere ordez Lerena jardungo da. Gatozen bigarren ordezkapenera. Hedatu den egutegian, nesken txapelketari dagokionean, Arrate Bergaren aipamena egiten da. Informazio hori ez da zuzena. Amaia Aldai bizkaitarra ariko da Leire Garairen aurka.

Esan nahi dena zera da: aurreko urtetakoa gertatzen bada, sei-zazpi pilotari gehiago ikusi ahal izango ditugula Antiguan. Hor, gutxienez. Orain bi urte, kopuru horrek erakusten duena baino gehiago izan ziren aldaketak; horietako batzuk, oso azken orduan.

Beraz, eta laburtuz, osatu den egutegian dauden pilotari baino gehiago jardungo da Antiguon. Baina, lehen aukeraketa zuzena al da? Bide onean ibili al dira hautatzailea? Betiko kezka…

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *