IAZKO TXAPELDUN GEHIENAK AURTEN ERE ANTIGUAN – HASTA CUATRO CAMPEONES DEL AÑO PASADO INVITADOS NUEVAMENTE

Ez dago hemeroteketan asko saiatu beharrik iazko txapeldunen izenak berreskuratzeko: promesetan, Fernández-Apezetxea, nagusietan, Elola-Sarasa eta Olatz Arrizabalaga emakumezkoetan (iazko finalak: FINALAK – Antiguako pilota txapelketa 2020 – YouTube).  Horietatik Sarasa ez beste guztiak aurten ere Antiguan ariko dira abuztuaren 10etik aurrera.  

Albiste horrek  irakurketa bikoitza egiteko bidea irekitzen digu. Batetik, txapelketak maila ona bermatzen digula. Azken urteotan plazaratu diren pilotarietan onetarikoen artean dago Olatz Arrizabalaga; pilotari egina da bere 24 urtetan. Elolak gauza bat erakutsi behar digu: urte honetan aurrera-pausoak eman dituela eta bere jokoa geroz eta berme gehiagokoa dela. Antton Apezetxeak, promesetan txapeldun izanak, nagusienekin burrukatzeko gai dela erakutsi behar du. Jorge Fernandezek gauza politak eskaini zituen iaz; pilotari gustagarria da. Beste gaitasunik bereganatu ote du aurten? Ikuskizun da hori. 

Aipatu pilotariok maila oneko txapelketa egiteko gauza direla ez dago zalantzan jartzerik. Galdera bat egitekotan, ordea, hauxe izango litzateke aproposena: Arrizabalagak nor izango ote du areriotzat lehen partidan? Fernandezen atzelaria nor izango ote da? Eta Apezetxearen aurrelaria? Iñaki Elolari zein izendatuko ote diote? 

Erantzuna, egun gutxi barru. 


No es especialmente laboriosa la tarea de hallar la relación de campeones de la pasada edición en los medios escritos y en las redes sociales. Están ahí mismo. Pues bien, ponemos confirmar   que cuatro de ellos serán de la partida de este año.  Los campeones invitados son: Jorge Fernández, Antton Apezetzea, Olatz Arrizabalaga e Iñaki Elola. Este dato se presenta a un doble comentario. 

En primer lugar, que todos ellos son pilar importante para que el nivel de la competición sea el que esperan los aficionados, muchos de ellos exigentes en sus pretensiones. Por otra parte, los asiduos al frontón antiguotarra acostumbran a examinar con detalle la evolución de cada pelotari. Fernández sorprendió el año pasado; Antton Apezetxea demostró que su paso por la categoría de Promesas había terminado; Olatz Arrizabalaga es ahora mismo la pelotari a batir; Iñaki Elola exhibió un punto de madurez el año pasado… ¿Serán capaces todos ellos de demostrar que ahora mismo son mejores que en la última edición? 

Claro, el rendimiento de todos ellos depende en buena medida de las combinaciones que les establezcan. Pero esta cuestión se aclarará dentro de muy pocas fechas, porque tanto las cuestiones de la formación de las parejas como su calendario de actuaciones están ya debidamente diseñadas.  

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.