Zubizarreta-Salaverri eta Santxo-Alduntzin, hurrengo fasera

Jubeniletan: Zubizarreta-Salaverrik 22 Riol-Zezeagak 11

Nagusietan: Santxo-Alduntzinek 22 Bakaikoa-Sanchezek 19

Zubizarretak amets bakarra du: finalera ailegatzea.
Zubizarretak amets bakarra du: finalera ailegatzea.

Astearte honetako partidak ez daitezke parekatu emozioari dagokionean. Lehendabizikoan nagusitasun nabarmena lehenbiziko tantoetatik erakutsi dute ZubizarretaSalaverrik. Ez dute arerio seriorik eduki RiolZezeagarengan. Azken hauek, ongi jokatuta ere, oso aldapatsua zeukan partida eta lehen tantoak jokatu are eta malkarrago bilakatu zaie. Erdibidean geratu dira, 11 tanto lortuta. Zubizarreta, haizea alde ia beti, ondo; Salaverri pilotari saiatua da, eta pilota gutxi galtzen duena.

 Xabi Santxok bere galoiak erakutsi

 

Beteraniarekin, heldutasunarekin ari da partidak irabazten Santxo usurbildarra.
Beteraniarekin, heldutasunarekin ari da partidak irabazten Santxo usurbildarra.

Aurrenekoari falta izan zaion emozioa bigarrenak esku-bete eman digu. Eta Santxo-Alduntzinek joan zen astean bezalaxe, azkenean… garaipena morralera. Eta asko sufrituta, asko saiatuta, buru hotzez jokatuta. Ikus markagailua: 3-3, 3-9, 5-10, 6-13, 8-16, 17-17, 18-18, 20-18, 20-19, 22-19.

Partiduko partitura Santxok joko du ia beti; Sanchezek asko jo duen garaian, asko lagundu dio Santxok Alduntzin nafarrari. Sanchezek  gatza galdu, ahitu duela ohartu denean, atzeko koadroetara eraman nahi izan du pilota behin eta berriz Santxok. Eta frutua, asko landutakoa, jaso du Santxok. Inoiz ez du burua makurtu, ez du amore eman… eta garaipenak irribarre egin dio azkenean.

Abuztuak 10, asteazkena

 Arratsaldeko 7etan hasita:

 -Jubeniletan, Salaberria-Eskiroz, Exposito-Bikuñaren aurka.

 -Nagusietan, Errandonea-Erasun, Apezetxea-Aizpitarteren aurka.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *