E. Labaka-Bikuña finalari begirik kendu gabe

 

Partida bat 22-8 amaitzeak  kazetariaren lana asko aritzen du. Dena den, arrazoiren batzuk eman beharrean dago horrenbesteko aldea zertan egonden argitzeko. Ahalegindu gaitezen eginkizun horretan.

E. Labaka-Bikuña

Gaur plazaratu diren bikoteen artean bazegoen eragin handiko faktore bat: irabazteko egarria. Garaipen gosez Labaka eta Bikuña plazaratu dira gaur. Eneko Labakak jakin izan du nondik eta batez ere nola heldu behar zion jokoari, eta ez du amorerik eman  aurren-aurreko sakea atera duen une beretik. Serio jokatu du eta nahiz eta alde handia egon markagailuan, buru-belarri sartuta jardun da partidan. Eta atzean, laguntza izugarria izan du gaurkoan. Iñigo Bikuña maila ikaragarrian aritu da.

Continuar leyendo “E. Labaka-Bikuña finalari begirik kendu gabe”

Julen Egiguren-Apezetzea eta Zubizarreta -Sarasa, puntu baliosoen jabe

 

Pilotalekuan gertatu denari buruzko zalantza guztiak markagailuak uxarazten dizkigu. Lehenbiziko partidan Egiguren-Apezetzeak 22, Elola-Barturenek 11. Bigarregoan, Zubizarreta-Sarasak 22 Zubiria-Uriondok 12. Oso antzeko kontakizuna egin daiteke bi partiduen gainean. Hogeita bira iritsi diren bi bikoteek hasiera-hasieratik erakutsi dute euren nagusitasuna.

Bai, Julen Egiguren eta Antton Apezetxeak  hasi orduko sartu diote direkta partidari, eta berehalaxe aurreratu dira markagailuan. Gure ondoan zegoen ikusle baten iragarpena: −Apustu egingo nuke Egiguren-Apezetxea finalean baietz egon, eta estutzen banauzu, txapela ere ez dute oso urruti izango. Egingo nuke apustu…

Continuar leyendo “Julen Egiguren-Apezetzea eta Zubizarreta -Sarasa, puntu baliosoen jabe”

Hurrengo partidak

 

Joan den ostiraleko partidekin amaiturik eman behar da lehen fasea, eta abuztuaren 7tik aurrera jokatuko direnekin finalerdietakoen sailean sartuko da aurtengo 70. Txapelketa. Asko dira hurrengo asteko partiden berri jakin nahi dutenak (2018ko egutegia). Hauek izango dira astearte-asteazkeneko partidak:

Continuar leyendo “Hurrengo partidak”

Murua-Elizegi eta Zubizarreta-Sarasa, finalerdietara

 

Pilota bi motatako jokoa da. Onena, bikainena emozioa sortarazten duen hura; eskasena, bihotz-taupadarik eragiten ez duena.  Ostegun arratsaldeko jaialdiak pilota jokoaren  alderdi biak eskaini dizkigu. Partida hunkigarria jokatu dute Promesek; Elitekoan ez dugu gauza handirik ikusi, eta apenas txalorik ere izan den.

Continuar leyendo “Murua-Elizegi eta Zubizarreta-Sarasa, finalerdietara”

Mata-Ibarlozak bi puntu; beste horrenbeste Zubiria-Uriondok

 

Pilotariek leher egida amaitu dute (Zubiria eta Salaberria)

Txapelketak aurrera egin ala, gero eta estuago gertatzen zaie bidea partida bat galdurik daukaten bikoteei. Horretan zegoen gaurko jaialdiaren gakoa.  Guztiek zekiten asteazken honetan galtzen zuenak trenak ihes egiten ziola behin betirako. Hori horrela, partida nagusian Espinalen ordez jokatu duen Xabi  Zubiria Berrobikoak zirt-zart egiteko asmoz etorri da Antiguora.  Zer moduz lagunduko ote dio Uriondok, joan den astean azkazal bat galtzeko zorian zeukanak?-galdetzen zuen zenbaitek. Zubiria-Uriondok, nahiz eta partida gogoangarri bat ez eskaini, garaipenaren bidean ipini dute euren ahalegina, eta asmo horretatik ez dira inoiz aldendu.

Continuar leyendo “Mata-Ibarlozak bi puntu; beste horrenbeste Zubiria-Uriondok”

Elola-Bartunerek bigarren puntua lortu, Alberdi-Olaizolak 22 P.Labaka-Alduntzinek 18; hauek aukera guztiak galdu dituzte

 

Peru Labaka

Partida bukatu orduko ikuslea txaloka hasten denean, bistakoa da pozik geratu dela ikusitakoarekin. Horixe gertatu da asteazken honetako partida nagusiarekin. Galtza eta alkandora zuriarekin ez baina, laneko buzoarekin irten dira lau pelotariak ikuskizunaren mesedetan frontoira. Jendea berehala ohartu da horretaz. Tanto bakoitzak balio handia zuen gaurkoan, eta sarritan gertatzen den bezala, aurreneko zatian  erabaki da ikuskizunaren epaia. Jon Alberdik aise sartu ditu tantoak eta Jon Olaizola ez du inoiz amore eman atzeko kuadroetan… ordu erdiz.

Continuar leyendo “Elola-Bartunerek bigarren puntua lortu, Alberdi-Olaizolak 22 P.Labaka-Alduntzinek 18; hauek aukera guztiak galdu dituzte”

Bi partida tristeren kronika nagia

 

Jendeak inoiz ez bezala erantzun du astearte arratsalde jaialdi honetan. Harmailak beterik, pilotazalea jaialdi atsegin baten esperoan… Ezer gutxi ikusi du, ordea, baliozkorik. Promesen sailean Andoni Gaskue izan da nabarmendu dena. Iazkoa bide berean dabil, hau da, pilotari izan nahi duela behin eta berriz erakutsiz. Heldutasun puntu ederrean dago Larraintzarkoa. Zizurkildik etorri zaigu han eskolaren kimu berria: Julen Alberdi. Lehenbiziko partida gure pilotalekuan jokatzeko nahikoa egoki aritu da, oso pilotaria dela erakutsiz. Zizurkilgo eskolatik ernetako pilotariek ezaugarri horren jabe dira: sena handikoak direla. Jon Erasun, Peru Labaka…eta orain Julen Alberdi. Azkar samar jarri dute markagailua euren aldeko tantoz jantzirik. Carregal-Osa bikoak ez dituzte Alberdi-Gaskue behar bezala estutu. Azkenean: 22-14 Alberdi-Gaskueren alde.

Continuar leyendo “Bi partida tristeren kronika nagia”

Bina punturekin Julen Egiguren-Apezetxea eta Zubizarreta-Sarasa

 

Arratsaldea guztiz atsegina gertatu da pilotazalearentzako.  Aurreneko partida Egiguren-Apezetxeak ongi irabazi (22-16), maila onean jardun dira galtzaileak ere: Garregal-Osa. Batez ere, Osak gaur erakutsi du bere maila eta ez aurreko asteko partidan. Partida galduarren, lan asko eman diete Egiguren azpeitiarrari eta Goizuetako Apezetxeari. Eta ikusle batek esan digunez, aurtengo txapelak inork irabaztekotan, gaurko irabazleak izango omen dira. Oso pilotariak dira aurrelaria zein atzelaria, eta heldutasun nabarmena erakusten dute aldioro. Bi jokatu, bi irabazi.

Continuar leyendo “Bina punturekin Julen Egiguren-Apezetxea eta Zubizarreta-Sarasa”

E.Labaka-Bikuñak errebote inguruan heldu dute partida: 22-17

 

Eneko Labaka
Eneko Labakak lehen puntua irabazi du.

Oso larri ibili dira lehen zatian, oso bikote sendo bezala ari baitziren jokoan Ioritz Egiguren eta Astiz aldaztarra. Itxaropenari leihori ideki diote markagailua 16-11 alde izan dutenean. Baina, une horretan   bonbila piztu eta Astizen baratzean ikusi dute partida irabazteko modu bakarra. Hori horrela, Labakak zein Bikuñak Astiz zigortu nahi izan dute, eta baita lortu ere. Defentsa handia erakutsi du atzelari nafarrak, baina ibilian ibilian, amore eman behar izan du. Ideia oso garbiz, irabazleak. Gogotsu, Egiguren, eta Astiz, lanpetua errebote inguruan. Baliotsua Labaka-Bikuñaren puntua.

Continuar leyendo “E.Labaka-Bikuñak errebote inguruan heldu dute partida: 22-17”