Uztailaren 2an hasi eta guztira 19 jaialdiz osaturiko Txapelketak honek bi berritasun izango ditu aurtengo edizioan. Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan astero bina partida jokatu dira, astearte eta asteazkenez. Hori horrela, aurtengo lehiaketa astebetez aurreratu egingo da bere hastapenean, eta astebete atzeratu bere finaletan. Aurtengo txapelketa honela geratuko da:
Uztailean: 2-3,9-10, 16-17, 23-24 eta 30ean
Azbutuan: 1, 6-7, 13-14, 20-21, 27-28 eta 31an (final eguna)
Oraindaino igandez jokatu izan dira finalak. Aurten abuztuko azken igandea nahiko aurreraturik datorrenez, antolatzaileek finalak azken larunbatera eramatea deliberatu dute. Beraz, abuztuaren 31ko goizean emango zaio amaiera aurtengo txapelketari.
Azken urteotan bezala 32 pelotariri luzatuko zaie gonbitea gizonezkoetan, eta lau bikote arituko dira emakumezkoetan; hauek ere, gonbitez.
Ikustekoa