S.O.S. Ordezkatze gehiegi aurten, gehiegi

Izugarria doa aurtengoa ordezkatzeei dagokienean. Sarritan, gehiegitan aldatu behar izan da programa. Antolatzaileei eman zaizkien arrazoiak beti antzekoak izan dira: “pilotaria lesioa eginda dago”. Bistakoa denez, batzuetan arrazoi hori benetakoa, egiazkoa izan da, baina ez beti. Zenbaitetan aitzakia huts-hutsa izan dela badakite antolatzaileek.

Errioxako pilotariekin gertatu dena ere deiagarria da guztiz. Begira: lehenengo partidua jokatzera beharturik zeudenetatik lauk huts egin dute; bigarrena jokatzera bat etorri da, eta aurrera egingo du, noski. Gainerakoei deitu ere ez zaie egin. Eurek jakingo dute zertan ari diren.

Ordezkatzeak Jubeniletan

Bederatzi izan dira maila honetan; lau aurrelarietan eta bost atzelarietan.

Ordezkatzeak Nagusietan

Hemen ere bederatzi izan dira guztira. Hiru, aurrelarietan eta sei, atzelarietan.

Laburtuz

Hemezortzi ordezkatze izan dira 12 jaialditan. Ordezkatze gehienak aurreneko partidetan eman dira: hamaika. Gainerako zazpiak, bigarrenetan.

Beste alderdi batetik begiratuta, ordezkatzen maila % 18,75ekoa izan da. Hau ez da inondik ere bide zuzena. Iruzur egiten zaio ikusleari. Pilotari hau edo hura ikustera datorren zaleari barre egiten zaio. Itsusia da guztiz aurten gertatzen ari dena.

Galdera bat geratzen zaigu egiteko: Ligaxka fasea amaitu eta hurrengoan, kanporaketak hasten direnean, horrenbeste ordezkatze ikusiko ote dugu? Laster emango zaigu erantzuna.

Posdata: Aurreko lerroak idatzi eta gero jakin dugu ordezkatze berria izango dela datorren ostegun honetan. Ez dugu ezer lortuko izenak ematearekin, gaitza ez baita pilotari batena bakarrik. Oso zabaldua dago.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *