Santxo-Alduntzin hurrengo fasean izango dira; Peña-Sarasa kanporatuak

Alduntzin eta Santxo.
Alduntzin eta Santxo.

Jubeniletan: Salaberria-Eskirozek 22 Oiarbide-Zubeldiak 12

Nagusietan: Santxo-Alduntzinek 22 Peña-Sarasak 9
Jendetza handia harmailetan. Giro bikaina batez ere bigarren partidan.

Xabi Santxok Antiguan aspaldian jokatu duen partidurik serioena eskaini digu. Hil edo biziko partida zuen, eta gerri-gerritik heldu dio partidari hasieratik. Izenez bikote handia zeukan aurrean: Peña eta Sarasa. Ez diote espero zitekeen jokorik egin Santxori, eta usurbildarrak lotsagabeki erantzun die une oro. Hasieran berdin samar egon dira markagailuan, baina hamargarren tantotik aurrera kolorerik gabeko partida izan da. Santxok bere gain hartu du erantzunkina eta berak markatu du konpasa. Egia esan, Alduntzinek laguntza egokia eskaini dio. Beste bikotean, presio handiarenpean aritu dira Peña zein Sarasa. Huts asko egin dute. Izen handiarekin etorriak ziren, baina gaur ez dute mailarik eman.
Salaberria-Eskirozek ere aurrera egin dute
Bikote handia egiten dute Salaberriak eta Eskirotzek. Faboritoen artean zeuden txapelketa aurkeztu zen egun beretik, eta merezimendu osoz pasatu dira hurrengo fasera. Bi partidak irabazi dituzte eta gaurkoan ere ez dute bosgarren abiaduran autoa ipini beharrik izan lasterketa irabazteko. Nahiz eta galdu, pelotari polita iruditu zaigu Zubeldia amezketarra. Hamasei urte ditu, pelotaria da oso.
Oharra
Bihar gauean aurreneko fasea gainditu dutenen zerrenda emango dugu. Eta ostiral goizean, kanporaketak nola izango diren.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.