Eta “Boli” triste joan da etxera

Lagun berria egin dut gaur arratsaldean, frontoian. “Boli” esaten diote etxekoek. Dotorea izatez gainera esanekoa da oso, ongi hezitakoa. Pilotariek tanto bixiren bat egin eta zaleek txalo jotzen zutenean, belarriak tente jartzen zitzaizkion, “zer gertatzen da hemen?” galderaren erantzun eske. Bigarren partiduan ongi sarturik geundela, Zubiria aurrelariak tanto bikain bat lortu du, ikusleen gozamenerako. Orduantxe entzun dira arratsalde osoko txalorik bizienak, sutsuenak. Eta “Boli” zintzoak bere poza ere erakutsi nahi izan du, zaunka gogotik eginez. Txaloen zarata itzali denean ere, zaunka eta zaunka jardun zaigu, harik eta nagusiak aski zela oihukatu dion arte. Zerbait berezia sentituko zuen Bolik, bibrazio ezohikoak.

Ioritz Egiguren
Ioritz Egiguren tolosarra bikain ari da jokatzen Antiguan

Ordu eta erdian behin bakarrik erakutsi nahi zan du zakurrak bere poza. Aurrenekoan Ioritz Egigurenek gradu bat gehiago eginda dagoela erakutsi du, Iñigo Bikuña on baten laguntzarekin: 22-13. Bat baino gehiagok esan digu arratsaldean: “Egiguren ikustera gatoz. Eta tolosarrak gaur ere partida txukuna egin du.

Bigarrenean, artekaririk izan balitz jokorako, “gorri” oihukatuz hasiko zuten nagusien partidu-atarian, Elizalde-Olaizola maila oneko bikotea da eta. Katedraren usteak, ordea, erdia ustel…Zubiria-Irurita aurten nabarmendu den bikotea gertatzen ari da. Ikusle batek esan didanez, horiekin batera, baita Prieto eta Madariagak osatzen dutena ere. Zubiria-Iruritak 22-12 mendean hartu dituzte Elizalde eta Olaizola. “Pareja handia osatzen dute” aitortu dit Jon Olaizolak aldagelara bidean, burumakur samar.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *