Uztailaren 11an ekingo zaio Antiguako Txapelketari

Dagoeneko erabakita dago aurtengo egutegia. Lehenengo partiduak uztailaren 11an hasiko dira, abuztuaren 27an bukatzeko. Iazkoak bezala, 69. edizio honek ere 19 jaialdi eskainiko ditu. Halaz guztiz, lehiaketa egitura aldatu egin da, eta horren berri ondoko egunetan emango dugu.

Aste-egunei dagokienean, betiko usadioari helduko zaio: partiduak astearte-asteazken-ostegunetan jokatuko dira, gehienetan.

Egutegia hauxe da:

UZTAILA:

11-12-13

18-19-2

26-27

            ABUZTUA:

1-2-3-4

9-10

16-17

23-24 finalerdiak

27an, finalak

Dena den, ekainaren azken astean –eguna oraindik zehaztu gabe dago− aurtengo Torneoaren aurkezpena egingo da. Gauza segurua da 27-28-29an egingo dela, baina egun batzuk beharko dira oraindik puntu hori argitzeko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Antiguako Pilotazaleok
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.