Partida piperdunak

Bakaikoa (Etxarri-Aranatz)
Bakaikoa (Etxarri-Aranatz)
  • Jubeniletan: Iriarte-Gazkuek 22 Aurrekoetxea-Agirrek 19
  • Nagusietan: Bakaikoa-Sanchezek 22 Urbieta-Lasak 16

Ikusleek erantzun ona arratsalde euritsuan

Jubeniletan, oso abantaila onarekin ailegatu dira Aurrekoetxea eta Agirre azken tantoetara: 19-16. Bide handia eginda zeudela zirudien, baina 16tik 22ra zuzenean joan dira Iriarte azpeitiarra eta Gazkue Larraintzarkoa. Gaur ere partida ederra eskaini du Gazkuek. Garaipanerakin txartela bereganatu dute hurrengo fasean parte-hartzeko.

Nagusienean, markagailuak erreparatuz gero, gauza xelebreak gertatu direla esan beharko genuke: 17-3 egon dira BakaikoaSanchez irabazten.  Eta galtzak bete lan izan dituzte partidua erosotasun apur batekin irabazteko. Bigarren zatia emozioz betea joanda partida honetan. Azkenean, miraririk ez da eman baina, asko inguratu zaizkie UrbietaLasa: 22-16. Ez zaie nahi orduko bukatu partida irabazleei.

KANPORAKETEN EGUTEGIA ETA BIKOTEAK

 Partidak: Arratsaldeko 7:00etan hasita.

Abuztuak 9, asteartea

 – Jubeniletan: Zubizarreta-Salaverri, Riol-Zezeagaren aurka.

– Nagusietan: Santxo-Alduntzin, Bakaikoa-Sanchezen aurka.

Abuztuak 10, asteazkena

 – Jubeniletan: Salaberria-Eskiroz, Exposito-Bikuñaren aurka.

 – Nagusietan: Errandonea-Erasun, Apezetxea-Azpitarteren aurka.

 Abuztuak 16, asteartea   

 – Jubeniletan: Pello Etxeberria-Aizpuru, Iriarte-Gazkueren aurka.

– Nagusietan, Peru Labaka-Olaizola, Eneko Labaka-Martinezen aurka.

Abuztuak 17, asteazkena

– Jubeniletan, Anso-Aranguren, Alberdi-Mariezkurrenaren aurka.

– Nagusietan, Urretabizkaia-Garmendia, Larrañaga-Arratibelen aurka.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *