NAFARROAKO PILOTARIEN NAGUSITASUNA

Antiguako pilota txapelketa erdi-lanetara heldu da. Hori horrela, atzera begiratzeko garai egokia da hau. Nortzuk nabarmendu dira orain arteko partidetan? Ez dago buruari jira-bira asko eman beharrik Nafarroako pilotariak nabarmendu direla esateko, hau da,  euren dominioa ukaezina dela aitortzeko.  Atzetik aurrera, ezkerretik eskubira, ez da beste lurraldeetako pilotaririk nafarregana inguratzeko gauza denik. Antiguan oso agerian geratu da hori.

Izenak aukeratu beharra ere egiteko xamurra da kasu honetan:  Irurita, Mata, Espinal,  Apezetxea, De la Fuente, Gaskue…  dantza, hauek jotako musikara egokitu behar izan dute gainerakoek. Ez dago Antiguako Txapelketan Nafarroatik etorritako pilotariak estu hartuko dituenik; ezta inondik inora ere. Ez da aurtengo fenomenoa, gainera. Jo dezagun datuetara.  Iazko finaletan, gizonezkoen esparruan, zortzitik sei nafarrak izan ziren: Gaskue, Gamboa, De La Fuente, Alduntzin, Salaberria eta Mariezkurrena. Gipuzkoak bi besterik ez: Zabala eta Ioritz Egiguren.

Aurten ere bide horretan goaz. Nagusigoa, gailentasuna nafarrena da. Eguna joan, eguna etorri eta ikuskizun berbera ematen da.  Lehendik ere erakustaldi handiak egindakoak dira nafarrak Antiguako pilotalekuan eta joera hori apurtzeko gaitasunik ez da ikusten egun ez Gipuzkoan, ez Araban eta ez Bizkaian. Jaioko al dira pilotari berriak lurralde hauetan…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *