Eskerrik beroenak, Josu Zezeaga

Josu Zezeaga

Egizu kontu, irakurle, Kantabriako Noja herrian zaudela zure oporraldian, lasai ederrean. Astearte ilunabarra da; areago, gaua izan liteke asko eta askorentzat, egunak ordurik gehienak emanak ditu eta. Halako batean, telofono dei bat dator zure mugikorrera.

   −Bai, esan…

   -Josu, Antiguotik deitzen diat atzelari bat behar diagu eta… Barkatu desorduetan deitu izana, baina… Izanez ere, programatua zegoenak eskuak galdu omen dizkik partiduren batean…

   −Baina, nola deitzen didazue une honetan, oporretan nagoenean… Nojan.

   −Eskertuko genikek bada hire parte hartzea. Astizekin  jokatuko duk Salaberria-Alduntzinen aurka.

Eta azkenean baietza eman zuen Bergarako atzelariak, eta asteazken ilunabarrean, zortzietatik aurrera Antiguon jardun zen pilotan. Une batez irabazteko ametsak ere egiteko motiboak izan zituzten Unai Astizek eta Josuk. Hamabosna egon ziren. Hortik aurrera ordea aldapagora gertatu zitzaien partida, eta 22-17 galdu zuten azkenean.

Promesen mailako partida ere oso orekatua joan zen hasieratik bukaerara: De la Fuente-Gamboa, Unai Alberdi-Azpitarteren aurka. Partida honetan ere ez zen alde handirik izan: 2-2, 5-5,7-7,13-13, 11-15 eta une horretan apurtu zen partidaFe la Fuente-Gamboaren alde.

Eta hortik aurrera, azken bikote honek eskueran eduki zuen garaipena, baina gogotik sufrituta: 22-20 azkenean.

Pilotazalea pozik irten zen frontoitik, baina Josu Zezeagaren ahaleginaren berririk gabe. Nojatik Donostiara kilometro asko dago.

Eskerrik asko, Josu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Antiguako Pilotazaleok
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.