Horrez gainera erabakirik dago noiz amaituko den 70. Txapelketa: abuztuaren 26an. Beraz, hasiera eta akabera noiz izango diren adostu ondoren, egutegi osoa zertan geratuko den agertu nahi dugu gaur. Azken urteotan bezala 19 jaialditan erabakiko da txapelketa.
Egunak
Uztailean: 10-11-12
17-18-19
24-25-26
Abuztuan: 1-2-3.
7-8
16-17
22-23
26: finalak
Emakumezkoen txapelketak bi fase izango ditu: bi finalerdi eta finala. Finalerdiak abuztuaren 22-23an jokatuko dira, eta finala 26an.