72. Antiguako Pilota Txapelketako Txirain elkartearen argazki lehiaketa – 72. Antiguako Pilota Txapelketa Concurso fotográfico de Txirain Elkartea

Antiguako Txirain Elkarteak, aurten, bigarren urtez, Antiguako Pilota Txapelketan oinarritzen den argazki lehiaketa antolatu du.

Lehiaketaren oinarriak:

1 – Argazkiaren gaia: 72. Antiguako Pilota Txapelketako partidak

2 – Partaide bakoitzak lau lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

3 – Argazkiaren ezaugarriak:

– Argazkiek lotura zuzena izango dute 72. Pilota Txapelketako partidetako jokoarekin.

– Koloretan zein txuri-beltzean.

– Bidaltzaileak izan beharko du argazkien jabea, eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dute.

4 – Argazkiak nora bidali: txirain20@txirain.eus

5 – Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

– Egilearen izen-abizenak.

– Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.

6 – Antolaketa batzordeko idazkariak bereizi egingo ditu egilearen datuak eta argazkiak, epaiketa batzordeak argazki bakoitzaren egilea ezagutu ez dezan.

7 – Argazkiak bidaltzeko epea: abuztuaren 27ra arte

8 – Saritua: Pilota Txapelketaren antolatzaileek eta Txirain Elkarteak aukeratutako batzordeak aukeratuko du argazki saritua.

9 – Saria: 200 €.

10 – Argazki sarituaren berri ematea: Txapelketako Finalen egunean jakinaraziko da, garaikurren banaketarekin batera, abuztuaren 30ean.

11 – Edozein zalantza sortuz gero, epaiketa batzordeak dauka azken hitza.

12 – Lehiaketa honetako parte-hartzaileek, bidalitako lanen jabe diren neurrian, argazkiak erabiltzeko eta jendaurrean erreproduzitzeko baimena ematen diote Antiguako Pilota Elkarteari nahiz Txirain elkarteari, euskarri inprimatuan edo digitalean, betiere, egilearen izena adieraziz eta Pilota Txapelketarekin edo Txirain Elkartearen jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan.


Txirain Elkartea del Antiguo, por segundo año, ha organizado el concurso de fotografia que se desarrolla en torno al 72 Campeonato de Pelota del Antiguo.

Bases del concurso:

1 – Tema de la foto: Partidos del 72 Torneo de Pelota del Antiguo

2 – Cada participante podrá presentar un máximo de cuatro trabajos.

3 – Características de la foto:

– Las fotos tendrán una conexión directa con el juego de los partidos del 72 Campeonato de Pelota.

– Color o blanco y negro.

– Las fotografías deberán ser propiedad de quien remite las fotos y no estar publicadas en ningún otro lugar.

4 – Dónde enviar las fotos: txirain20@txirain.eus

5 – La foto deberá ir acompañada de:

– Nombre y apellidos de la persona que presenta la fotografía.

– Teléfono de contacto y e-mail.

6 – La secretaría de la comisión organizativa separará los datos de las fotografías para garantizar el anonimato de cada fotografía.

7 – Plazo de envío de fotografías: hasta el 27 de agosto

8 – La comisión nombrada por los organizadores del Campeonato de Pelota y Txirain Elkartea elegirá la foto premiada.

9 – Premio: 200 €.

10 – La fotografía premiada se dará a conocer el el 30 de agosto, día de las Finales del Campeonato, junto con la entrega de trofeos.

11 – En caso de duda, la última palabra la tiene la comisión organizativa.

12 – Los participantes en este concurso, como propietarios de los trabajos enviados, autorizan tanto a Antiguako Pilota Elkartea como a Txirain Elkartea a utilizar y reproducir públicamente fotografías en soporte impreso o digital, indicando el nombre del autor o autora, en publicaciones relacionadas con el Campeonato de Pelota o la actividad de Txirain Elkartea.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *