Lehen astea

Eneko Labaka
Eneko Labaka da aurtengo faboritoetakoa.

 

Hemendik egun gutxira hasiko zaigu Txapelketa. Aurreneko asteko partidak apartak dira guztiak ere. Ezagunak  izango dira pilotari asko, baina aurpegi berriak ere hor daude. Txapeldunak badaude, eta txapela behatz-puntuan edukitakoak ere. Hona hemen aste osoko programa.

 

Asteartea, uztailak 10

Promesetan: Carregal-Osa, Murua-Elizegiren aurka.

Nagusietan: Eneko Labaka-Bikuña, Ioritz Egiguren-Garmendiaren aurka

Continuar leyendo “Lehen astea”

ALDIZKARI BERRIA PRESTATZEN

Aimar Olaizola eta Abel Barriola, 1995ean, Antiguon.

Dagoeneko nahiko aurreratua dago ekainaren 26an aurkeztuko den aldizkariaren mamia. 70. Txapelketa izango denez, joan diren urteei begiratuko die zenbaki berriak, eta besteak beste, argazki zaharrei. Horien artean dago Aimar Olaizolari eta Abel Barriolari 1995ean hartu zitzaien hau. Askok ezagutzen dute, baina balio handikoa dela pentsatzen dugu. Leitzako atzelaria joan den urtean erretiratu zen, eta Goizuetako aurrelariak ez du esan azken hitza pilotalekuetan. Buruz burukoa jokatzera doa Jokin Altunaren kontra. Eta saiatuko da beste txapela bat janzten.

 

Continuar leyendo “ALDIZKARI BERRIA PRESTATZEN”

ZENBAT PELOTARI BERRI AURTEN GURE TXAPELKETAN?

Hodei Exposito
Pilotazale askok ikusi nahi dute Hodei Exposito aurtengo txapelketan.

70.urtea egingo duen txapelketa hurbildu ahala, gero eta gehiago dira parteartzaileei buruz galdetzen digutenak. Batez ere aurpegi berriei buruzko jakinmina dute gehienek. Zenbat izango ote dira berriak? Oso galdera zehatzak egiten dituztenak era badira euren artean: Oliden oriotarrak jokatuko ote du? Eta Astizek? Mariezkurrenatarrak etorriko ote dira? Eta Elízegi? Normala da pilotazaleak kezka horiek izatea, urtero izaten baitira pilotari berriak Antiguan. Bai, jokalari berriak ikusizale da Antiguako pilotalekura etortzen dena.

Continuar leyendo “ZENBAT PELOTARI BERRI AURTEN GURE TXAPELKETAN?”

UZTAILAREN 10EAN HASIKO DA TXAPELKETA AURTEN

Horrez gainera erabakirik dago noiz amaituko den 70. Txapelketa: abuztuaren 26an. Beraz, hasiera eta akabera noiz izango diren adostu ondoren, egutegi osoa zertan geratuko den agertu nahi dugu gaur. Azken urteotan bezala 19 jaialditan erabakiko da txapelketa.

                Egunak

Uztailean:          10-11-12

                                               17-18-19

                                               24-25-26

Continuar leyendo “UZTAILAREN 10EAN HASIKO DA TXAPELKETA AURTEN”

ANTIGUON HASI DIRA 70. PILOTA TXAPELKETA PRESTATZEN

Zenbaki borobilarekin hasiko da aurtengo txapelketa Antiguon, hirurogeita hamar urte betetzera doa eta. Maila horretara, urte horietara iritsi den txapelketaz gauza asko esan daiteke, eta esan behar lukete batzuek: agintariek, pilotariek, pilotazaleek…Udako egunak joan eta udako egunak etorri, pilota-plaza aparta izan da Antiguokoa. Hori egia berdaderoa dela esateko ez zaio buruari pentsatzen utzi behar, eta ezta ere bihotzari sentitzen. Kuaderno xaharrari begiratu behar zaio,  eta urtez urte Antiguon zenbat pilotari plazaratu den ikustea komeni da.

Continuar leyendo “ANTIGUON HASI DIRA 70. PILOTA TXAPELKETA PRESTATZEN”