Salaberria-Sanchezek 22 Adonis-Sarasak 18 partida estuan

Salaberria-Sánchez
Salaberria-Sánchez, irabazleak

Asko sufritutako garaipena lortu dute Goizuetakoak eta Logroñokoak gaur arratsaldean. Amaiera ederra eman dio gainera Salaberriak partidari. Besoak altza eta Uffff…luze eta barne-barnekoa atera zaio. Serio jokatu behar izan dute maila oneko bikotea osatzen duten Adonis-Sarasaren aurka. Partidua orekatua izan da lehenbiziko hamarrekoan. Erdialdetik aurrera, bentaja apurrez baina,  Adonis-Sarasa jarri dira buruan. Une batez 17-14 ere egon dira, aurretik. Hortxe egin dute ordea planto, ez atzera eta ez aurrera. Adonisek huts batzuk egin ditu azken aldian, eta hortxe ihes egin dio garaipenak.

Pilotazalearen gustokoa izan da gaurko partida da. Urte askotan Antiguako pilotalekuan partida ugari ikusitako batek hau esan digu: −Joko hau ederra ez bada, betor jainkoa eta ikus beza.

Ez zaio arrazoirik falta pilotazale horri. Esku-zarta beroak eta benetakoak izan dira tanto askoren amaieran. Eta atseginaren irribarrez utzi du pilotazale asko pilotalekuan.

Aurreneko partidan ez zegoen ezer jokoan. Halaz guztiz, Garcia-Barturenek ondo jokatu dute.  Aurrelari nafarrak aurtego bere partidarik onena Antiguan. Barturen Berangoko pilotari gazteak, eroso baina, maila ona erakutsi du, bere aldetik. Bere 17 urtetan lehendabizikoz jokatu du Antiguan, eta atzelari fina izan daitekeela erakutsi du.

Ligaxka amaitu da. Hurrengo astean, abuztuaren 9tik aurrera, finalerdiak. Aurretik fase hori jokatuko duten pilotarien zerrenda zor diogu irakurleari.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *