Expósito, Zubiria eta Irurita gaur nabarmendu direnak

Expósito-Cordónek 22  Picote-Gaskuek 13

Zubiria-Iruritak 22  Prieto-Madariagak 6

Hodei Expósito
Hodei Expósitok egoki bete ditu egitekoak

Hasi urretik, zenbaitek zalantzaz beterik  ikusten zuen gaurko partida. Kolore gorriaren aldeko iritziak ere jaso ditugu, hau da, Picote-Gaskueren aldekoak. Partidak, ordea, kolore urdina izan du unerik garrantzizkoenetan. Etorri handiaren jabe plazaratu da Hodei Expósito, eta berak egin eta askatu ditu ipini nahi izan dizkioten programa guztiak. Egia da, gaur Pablo Cordón joan den partidan baino finago ibili dela, eta tanto gutxiago galdu duela. Picote errioxarra larri antzean ibili da beretzat pilotaleku berria den honetan; ez dugu inoiz eroso ikusi. Andoni Gaskuek ere gaur baino partidu hobeak baditu Antiguan jokatuak.

 

Irurita joko handian dabil eta oso arerio zaila da edozeinentzat ere Antiguako frontoian. Eskuin gozokoa da, eta ezkerrez ere egokiro moldatzen den horietakoa da nafarra. Oso partidu serioa egin du gaur ere. Berrobiko Zubiria nahiko eroso aritu da Iruritaren anparoan. Izanez ere, Prieto eta Madariagak aurtengo partidarik eskasena gaur eskaini dute. Ez aurrelaria ez atzelaria ez dira ohiko jokoa egiteko gauza izan. Huts asko eta min gutxi eragin…Ilusioz beterik etorri dira, baina…hurrengoan beharko, nahiz eta gaurko emaitzak min handia egin behar dien sailkapenean. Gogorra da 22-6 hori.

Baziren Logroñotik etorritako ikusleak, eta nafarrak ere ugari, eta Gipuzko osokoak. Goiza nolakoa izan den kontuan izanik, sarrera dotorea gaur ere. 400 ikusle, bakarren baten faltan.

Gaurko ardo kaxa, IÑURRIETA 400 markaz, Tolosara joan da, Benito Izagirrek eramanik. On dagiola.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *