Beste Iñaki Elola bat da aurtengoa

Iñaki Elola

Sánchez on bat atzeko kuadroetan zuelarik, Elolak aurreneko  partida aise irabazi zion Espinal-Apezetxea bikoteari. Oso maila ona erakutsi zuen bidaniarrak. Bigarren partida zegoen ikuskizun. Zer nolako jokoa eskaini behar ote zuen bigarren erronkan? Gainera, Sánchezek etortzerik ez eta, atzelari berria jarri zioten Elolari: Irazustabarrena alegiarra. Bigarren partida hau ere inongo zailtasunik gabe bereganatu zuen, Carregal-Iker Elizegiren kontra. Berriz ere punttu onean dagoela argiro erakutsita etxeratu zen Bidaniako aurrelaria.

Atleta dela oso inork gutxik ukatuko dizu. Mugimendu azkarrekoa da pilotalekuan. Bizi eta soinu ederreko irteten zaio pilota bere eskuetatik, eta azken bolada honetan, orain ia beti. Min handia eragiten duen kolpea dauka eskubiz zein ezkerrez. Konfiantza handirekin jokatzen du. Nagusitasunarekin jokatzen duela jakinik, patxada gehiagoz jokatzen du aurten.

Bai, hauxe da orain arte erakutsi duen dohaina. Iaz hori falta zitzaion, eta gutxien uste zuen zakurrak egiten zion zaunka. Bistan zegoen, oso urduri, patxadarik gabe jokatzen zuela sarritan, beti agonian. Gogoan dut iaz zer esan zigun ikusle ditu batek, pilota eroso bat jokatu behar zuenean Iñakik: −“Ez egitekoren bat egingo dik orain ere Iñakik”.  Garai hura, ez nora eta ez hona ibili zena, gainditu du eta gaur egun beste pilotari bat dela agerian utzi digu azken bi asteotan. Hurrengo partida uztailaren 30ean izango du, bere patroiaren bezpera-egunean. Beste azterketa baten ataka modu egokian pasatu beharra dauka. Arerioak: Zubiria eta Iker Elizegi. Bikote handia da hau. Galtzak bete lan izango du Elola “berriak”.

Iñaki Elola lehengo urteko txapelketan

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Antiguako Pilotazaleok
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.