ABUZTUAREN 13-14KO PARTIDAK, FINALERDIETAKO LIGA

 

ABUZTUAK 13, ASTEARTEA

Nesketan: UXUE OSES   vs   LEIRE GARAI

Promesetan: MURUA eta OLIDEN  vs  DE LA FUENTE eta GAMBOA

Nagusietan: ZUBIRIA eta  ELIZEGI, IKER   vs   EGIGUREN, IORITZ  eta MARIEZKURRENA I

Continuar leyendo «ABUZTUAREN 13-14KO PARTIDAK, FINALERDIETAKO LIGA»

Partidarik gogorrena?

Jokatutako partida pilotariei eskertu nahirik, artean ikusleak txaloka ari ziren; batzuk zutik eta gainerakoak jarrita, baina guztiak txaloka. Lau pilotariak elkar agurtzen, pilotalekuaren erdian. Oraingo telofono hauek atsedenik ez dute hartzen eta, hara hor zer idazten didan WhatsAppez adiskide batek: “Partidu bikaina. Jendea gustura”. Ez dago hain hitz gutxitan arratsaldeak emana laburbiltzerik.

Continuar leyendo «Partidarik gogorrena?»

Larrazabal, aintzat hartzeko pilotaria

Iker Larrazabal

Antiguara hurbiltzen den pilotazale asko jokalari berriak ikusteko irrikaz etortzen da, edota joan den urtetik hona gazte batek egin dituen aurrerapenak ikustera.  Azken hauen artean leudeke De la Fuente, Unai Alberdi…eta baita ere Larrazabal gaztea. 17 urte bete berriak ditu Amurriokoak, eta lehen aldia da Antiguan jokatzen duela. Eta pilotazale askoren iritzia jaso ondoren, zera esatera gatoz: “Zaintzen badute, pilotari-ezpal ona dago hemen”.

Continuar leyendo «Larrazabal, aintzat hartzeko pilotaria»

Gamboa, Altuzarra eta… Zezeaga

Altuzarra eta Zezeaga
Altuzarra eta Zezeaga

Uztailaren 24ko partidak amaitu zirenean, Sukia pilotari ohiarekin, pilotari izandakoarekin hitz egin genuen pilotalekuan bertan, harmailetan. Ez dauka ahazturik Zaldibiako atzelariak, Saralegi amezketarrarekin, promesen mailan Antiguako Txapelketa nola irabazi zuen. Paper zaharrak miatu eta hori zer urtetan gertatu zen jakin badakigu: 1997an. Saralegi-Sukiak 22 Leiza-Otxandorenak 16. Handik urte batzuetara, laurok profesionalen artean jokatzen ikusi genituen.

Continuar leyendo «Gamboa, Altuzarra eta… Zezeaga»

Eskerrik beroenak, Josu Zezeaga

Josu Zezeaga

Egizu kontu, irakurle, Kantabriako Noja herrian zaudela zure oporraldian, lasai ederrean. Astearte ilunabarra da; areago, gaua izan liteke asko eta askorentzat, egunak ordurik gehienak emanak ditu eta. Halako batean, telofono dei bat dator zure mugikorrera.

   −Bai, esan…

   -Josu, Antiguotik deitzen diat atzelari bat behar diagu eta… Barkatu desorduetan deitu izana, baina… Izanez ere, programatua zegoenak eskuak galdu omen dizkik partiduren batean…

   −Baina, nola deitzen didazue une honetan, oporretan nagoenean… Nojan.

Continuar leyendo «Eskerrik beroenak, Josu Zezeaga»

Beste Iñaki Elola bat da aurtengoa

Iñaki Elola

Sánchez on bat atzeko kuadroetan zuelarik, Elolak aurreneko  partida aise irabazi zion Espinal-Apezetxea bikoteari. Oso maila ona erakutsi zuen bidaniarrak. Bigarren partida zegoen ikuskizun. Zer nolako jokoa eskaini behar ote zuen bigarren erronkan? Gainera, Sánchezek etortzerik ez eta, atzelari berria jarri zioten Elolari: Irazustabarrena alegiarra. Bigarren partida hau ere inongo zailtasunik gabe bereganatu zuen, Carregal-Iker Elizegiren kontra. Berriz ere punttu onean dagoela argiro erakutsita etxeratu zen Bidaniako aurrelaria.

Continuar leyendo «Beste Iñaki Elola bat da aurtengoa»

Gaskue K.O. egon… eta txipa aldatu zuenekoa

 

Asteazkenean jokatutako partidan asko sufritu behar izan zuen Larraintzarren jaiotako pilotariak. Asko kosta izan zitzaion partidari buelta ematea, luzaz markagailuan oso atzetik ibili ondoren. Hori horrela, jokatzeko moldez guztiz aldatzea deliberatu zuen une batean, hots, atzean egon zitekeela garaipenaren gakoa. Erabaki eta praktikara eraman. Nola Zabalak ala Gaskuek atzeko kuadroetan ikusi zuten partida irabazteko giltza.

Continuar leyendo «Gaskue K.O. egon… eta txipa aldatu zuenekoa»

TELEFONOAK NOIZ JOKO DUEN BELDURREZ…STOP STOP MODA BERRIARI

 

Ez daukat pasadizo bat asmatu beharrik oraingo honetan. Astearte arratsaldean ikusitakoa aski dut lerro batzuk zirriborratzeko. Segurako pilotari ohi bat –Antiguan asko jokatutakoa eta oso ezaguna bera− hurbildu zitzaidan astearteko partiduak hasi aurretik; ongi lagundurik zetorren; lehenbiziko harmailan jarri zen.

Continuar leyendo «TELEFONOAK NOIZ JOKO DUEN BELDURREZ…STOP STOP MODA BERRIARI»

PILOTARI LEHIAKORRAK ETA GAINERAKOAK

Ioritz Egiguren partida aurretik

Antiguako Txapelketa abiatu berria da bere bidean. Ez dago gauza asko esaterik, atea irekitzen baino ez dugu ikusi eta. Dena den,  uztailaren 2 eta 3ko partidak ikusi dituen pilotazale jakintsu eta fin batek azalpen hau eskaini zidan: −“Bi egunotan  pilotari mota bi ikusi ditut. Alde handia dago batzuen eta besteen artean. Batzuk, arratsalde-pasa etorriko zaizkizu pilotalekura, festa giroan baleude bezala… Horiek ez daukate zer eginik Antiguoko txapelketa bezalako batean. Beste batzuek, ordea, txapela amesten dute, urdeak ezkurra bezala.  Asteazkeneko bigarren partidan asko gustatu zitzaidan Ioritz Egiguren. Ez dakit zer egingo duen aurten, baina buru-belarri sartu da lehiaketan, nagusien mailako txapelarekin estali nahi du burua. Pilotazale on dena berehala ohartzen da horretaz”.

Continuar leyendo «PILOTARI LEHIAKORRAK ETA GAINERAKOAK»