Egiteko zaila pilotari aukeratzailearentzako

errandonea
Errandoneak badaki Antiguan irabaztea zer den.

Aurtengo txapelketan parte hartu behar zutenen aurren-aurreneko zerrenda egin zenean, besteak beste, bi pilotari interesgarri zeudela ikusi genuen; Laso eta Andoni Ugalderen aipamena egiten zen. Zurrumurrua bazebilen agian laster profesionaletara igotzeko egokiera izango zutela eta abar… baina aurreko urteetan ere horrelakoak gertatu dira eta ez genion garrantzi handiegirik eskanini kontuari.

Continuar leyendo “Egiteko zaila pilotari aukeratzailearentzako”

Azpeitia, bide onean

murgiondo-moztuta
Murgiondo iaz finalean sartu zen

Igande honetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Hernaniko pilotalekuan Berria torneoari dagozkion azken partidak jokatuko dira. Doneztebeko Erreka eta Azpeitiko Ilunpe elkarteetako pilotariak neurtuko dira txapelak etxeratu nahirik. Inoiz ez dute Berria lehiaketa irabazi eta interes handia dago alde bietatik dinamika hori puskatzeko. Ea noranzko bidea hartzen duten txapelek.

Continuar leyendo “Azpeitia, bide onean”

Uztailaren 12an hasiko da 68. Antiguako Pilota Txapelketa

DSC01389 [18912]

Aurtengo txapelketaren egutegia erabakita dago. Hona hemen:

  • Uztailean: 12, 13, 14, 19, 20, 21, 26, 27 eta 28.
  • Abuztuan: 2, 3, 4, 9, 10, 16, 17, 23, eta 24.
  • Finala: Abuztuaren 28an

Guztira 19 jaialdi izango ditu aurtengoa; beraz, 38 partida jokatuko dira. Finaleko jaialdia ez beste guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, eta azken urteotan bezala bi partida izango ditu jaialdi bakoitzak: jubenilak eta nagusiak. Hori horrela, 48 pilotariren parte-hartzea izango du txapelketak.

Continuar leyendo “Uztailaren 12an hasiko da 68. Antiguako Pilota Txapelketa”