Bidaniatik dator Elolaren notizia

Elola pilotaria
Elola bidaniarra, plazaratu aurretik, beretzat guztiz berria zen aldagelan.

Hemezortzi urte ditu Bidaniako mutilak; gaurko pilotari askoren antzera, Elola luzea da soinez. Eskuina bera baino hobeto astindu du ezkerrak. Txalo beroak izan dira eskaini zaizkionak. Oiartzungo Ekain Etxeberriak ere Antiguan aurten jokatu dituen partidetan borobilena gaurkoa izango zen seguruenera. Inoiz ez dute Mata-Ibarlozak partida entregatu, baina azkenean gipuzkoarrak gehiago zirela aitortu dute 22-13koarekin. Markagailuak ez du hutsik egiten gaur, bikoteen arteko joko-maila alde horrekin ikusi baita pilotalekuan.

Sailkatze aldera, bigarren partidak interes gehiago zuen. Izanez ere, Salaberria-Sánchezek derrigorrezkoa zuten hurrengo fasean burua sartzeko. Ez zeukaten partida erreza, Prieto-Madariagak daukate jokoa ikusita. Dena den, hasiera-hasieratin heldu diote partidari gerri-gerritik, horrelako trantze batean behar den bezala. Mungiako pilotariek ez dute aurreko bi partidetan eskainitako jokorik egin. “Ez dakigu, egia esan, zer gertatu zaigun. Ez gaitu lasaikeriak harrapatu, partida seriotasun osoz hartu dugu eta. Zer gertatu zaigun adierazteko gauza banintz, baina…” –aitortu digu izerdi patsetan zegoen Madariagak.

Salaberria-Sanchézek aurrerapausoa eman dute gaur, baina oraindik ere badute beste baten premian daude. Adonis-Sarasa izango dituzte hurrengoan arerio, abuztuaren lehen astean. Bai, datorren asteko partidek erabakiko dute zenbait kasutan zeintsu izango diren hurrengorako sailkatuak. Hiru jaialdi bixi-bixiren atarian gaude, beraz.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *