73. Antiguako Pilota Txapelketako Txirain elkartearen argazki lehiaketa – 73. Antiguako Pilota Txapelketa Concurso fotográfico de Txirain Elkartea

1 – Argazkiaren gaia: 73. Antiguako Pilota Txapelketako partidak

2 – Partaide bakoitzak lau lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

3 – Argazkiaren ezaugarriak:
– Argazkiek lotura zuzena izango dute 73. Pilota Txapelketako partidetako jokoarekin.
– Koloretan zein txuri-beltzean.
– Bidaltzaileak izan beharko du argazkien jabea, eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dute.

4 – Argazkiak nora bidali: txirain20@txirain.eus

5 – Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
– Egilearen izen-abizenak.
– Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
6 – Antolaketa batzordeko idazkariak bereizi egingo ditu egilearen datuak eta argazkiak, epaiketa batzordeak argazki bakoitzaren egilea ezagutu ez dezan.

7 – Argazkiak bidaltzeko azken eguna: IRAILAREN 1a.

8 – Saritua: Pilota Txapelketaren antolatzaileek eta Txirain Elkarteak aukeratutako batzordeak aukeratuko du argazki saritua.

9 – Saria: 200 euro;

10 – Argazki sarituaren berri ematea: Txapelketako Finalen egunean jakinaraziko da, garaikurren banaketarekin batera, Irailaren 4an.

11 – Edozein zalantza sortuz gero, epaiketa batzordeak dauka azken hitza.

12 – Lehiaketa honetako parte-hartzaileek, bidalitako lanen jabe diren neurrian, argazkiak erabiltzeko eta jendaurrean erreproduzitzeko baimena ematen diote Antiguako Pilota Elkarteari nahiz Txirain elkarteari, euskarri inprimatuan edo digitalean, betiere, egilearen izena adieraziz eta Pilota Txapelketarekin edo Txirain Elkartearen jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan.


1 – Tema de la foto: Partidos del 73 Torneo de Pelota del Antiguo

2 – Cada participante podrá presentar un máximo de cuatro trabajos.

3 – Características de la foto:
– Las fotos tendrán una conexión directa con el juego de los partidos del 73 Campeonato de Pelota.
– Color o blanco y negro.
– Las fotografías deberán ser propiedad de quien remite las fotos y no estar publicadas en ningún otro lugar.

4 – Dónde enviar las fotos:  txirain20@txirain.eus

5 – La foto deberá ir acompañada de:
– Nombre y apellidos de la persona que presenta la fotografía.
– Teléfono de contacto y e-mail.

6 – La secretaría de la comisión organizativa separará los datos de las fotografías para garantizar el anonimato de cada fotografía.

7 – Plazo de envío de fotografías: hasta el 1 de Septiembrea.

8 – La comisión nombrada por los organizadores del Campeonato de Pelota y Txirain Elkartea elegirá la foto premiada.

9 – Premio: 200 euros.

10 – La fotografía premiada se dará a conocer el 4 de septiembre, día de las Finales del Campeonato, junto con la entrega de trofeos.

11 – En caso de duda, la última palabra la tiene la comisión organizativa.

12 – Los participantes en este concurso, como propietarios de los trabajos enviados, autorizan tanto a Antiguako Pilota Elkartea como a Txirain Elkartea a utilizar y reproducir públicamente fotografías en soporte impreso o digital, indicando el nombre del autor o autora, en publicaciones relacionadas con el Campeonato de Pelota o la actividad de Txirain Elkartea.