ZENBAT PELOTARI BERRI AURTEN GURE TXAPELKETAN?

Hodei Exposito
Pilotazale askok ikusi nahi dute Hodei Exposito aurtengo txapelketan.

70.urtea egingo duen txapelketa hurbildu ahala, gero eta gehiago dira parteartzaileei buruz galdetzen digutenak. Batez ere aurpegi berriei buruzko jakinmina dute gehienek. Zenbat izango ote dira berriak? Oso galdera zehatzak egiten dituztenak era badira euren artean: Oliden oriotarrak jokatuko ote du? Eta Astizek? Mariezkurrenatarrak etorriko ote dira? Eta Elízegi? Normala da pilotazaleak kezka horiek izatea, urtero izaten baitira pilotari berriak Antiguan. Bai, jokalari berriak ikusizale da Antiguako pilotalekura etortzen dena.

Baina,pilotazaleen ase-premia askoz zabalagoa da. Peru eta Eneko Labakaz galdetu digute. Aurtengo honetan aurrerapausorik emango ote dute? Profesionaletara igotzeko eskatzen zaien hori, alegia? Aurten irabazleen artean egongo ote da Aranguren Agiñakoa?  Joku onarekin omen dabil azken boladan. Eta zer moduz ote dabiltza Garmendia beasaindarra eta Aizpuru Asteasukoa? Eta Prieto bizkaitarrak iazko maila erakutsiko ote du?

Eta galdera zerrenda horretan sartzen dira Iñigo Bikuña, Exposito, Egiguren, Olaizola, Salaberria, Apezetxea, eta abar. Abar honetan sartzen da Zubizarreta ataundarra ere. Zenbaiten ustez, egon badaude txapelketa bixia eskaini dezaketen pilotariak. Gu geu ere iritzi horretakoak gara, horretan gaude.

Bada, ordea, oraindik zintzilik dagoen beste puntu bat ere: nork norekin jokatzea. Bikoke parekatuak osatzea izango da antolatzaileen hurrengo kezka. Eta ez kezka txikiena, gainera.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *