Urretabizkaia eta Garmendia, hurrengo faserako txartelaren jabe

Alberdi eta Mariezkurrena, gaurko partida hasi aurretik.
Alberdi eta Mariezkurrena, gaurko partida hasi aurretik.

Abuztuaren 2ko emaitzak:

Jubeniletan: Alberdi-Mariezkurrenak 22 Egiguren-Cordonek 6

Nagusietan: Urretabizkaia-Garmendiak 22 Dorronsoro-Legarretak 21.

Hamabost tanto egin beharrean zeuden Urretabizkaia-Garmendia hurrengo fasera igotzeko. Lortu dute, baina gorriak ikusita.  Egia esan, Urretabizkaiak asko sufritu du partiduan. Ez zegoen pilotan egiteko moduan. Lepo aldean arazoak, 21-21 zeudela  larriak botatzeko gogoa…

Huts asko egin dute. Legarreta lehenbiziko partidan baino hobeto, tantorik txalotuenak Dorronsorok, baina jokatu dituztenak galduta joan dira Amurriora.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *