“Urrats bat aurrera”

Beñat Garmendia
Beñat Garmendia, Beasain

Azken aldian galanki erabili den mezua da “urrats bat aurrera” eman behar dela eskatzen duena. Antolatzaileoi ere sarritan egiten digute galdera hau: zer eskatzen diezue aurten parte hartu behar duten pilotariei? Eta eslogan horretara jotzen dugu erantzuteko. Batetik, pilotariek urrats bat aurrera emateko modua izan dezatela Antiguan. Bestetik, erakutsi diezagutela urrats bat aurrera eman dutela…egin dutela, geroz eta pilotariago direla. Iaz baino eginagoak, alegia.

Bai, erantzukizun horrekin plazaratu behar zaizkigu promesak zein nagusiak. Inoiz baino gehiago eskatuko zaiei pilotari askori. Sail horretan sartzen ditugu Alberdi, Exposito, Zezeaga, Bikuña, Aranguren… promesetan.Nagusietan berriz zirt-zart egiteko urtea dute Eneko eta Peru Labakak, Beñat Garmendiak, Salaberriak, Larrañaga, Zubizarreta-Arratibel bikoteak…

Pilotazaleak batetik nola dabiltzan ikusi nahiko du, eta horrekin batera azken urteotan zenbat urrats egin duten aurrera, bestetik.

Jon Olaizola
Jon Olaizola, Lesaka

Izen berriak era baditugu aurtengo txapelketan, eta horiei aurkezpen-txartela eskatu zaie. Txartela dotorea izan dadin saiatu beharko dute.

Datorren asteartean, uztailak 11 egun, arratsaldeko 7etatik aurrera ikusiko dugu nork eman duen urratsa eta nor den planto eginda dagoena.

Azken oharra: Joan zen urtean Arteaga-Solano bikoteak egin zuen pilota aukeraketa lana, eta oso modu egokian gainera. Aurten egiterik ez eta, Julian Iparragirre leitzarra ariko da egiteko horretan. Gaur goizean jardun da Iparragirre lehenbiziko begiratua materialeari ematen. Pozik irten da pilotalekutik.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *