ARANTZA TXIKI BAT

Beñat Rezusta
Beñat Rezusta

Aurtengo bi-bitako txapelketan finalera Ezkurdia-Zabaleta eta Elezkano II-Rezusta ailegatu dira. Ordu erdi bat hartu dugu finalistok Antiguoko Txapelketan zer nolako arrastoa utzi zuten ikusteko.

Guztietan nagusitzen dena Beñat Rezusta da. Gure txapelketari buruzko oroitzapenik gozoena berea izan beharko du. Izan ere, bi maila ezberdinetan iritsi baita txapela janztera. 2011koan, Gaillurrale aurrelari zuela, Artola-Santxo bikoteari 22-18 nagusitu zitzaion gazteen mailan. Hurrengo urtean, nagusien mailan, Xabier Urbietarekin, Garralda-Lizoain nafarrei gailendu zitzaien: 22-9. Bikote gogorra zen nafarra, baina erabat mendean hartu zituzten Urbieta-Rezustak.

Continuar leyendo “ARANTZA TXIKI BAT”

Migel Gallastegi, Aieteko Katxolako txotx-festan

Eguraldia ez zen izugarria martxoaren 17an; haizea indarrean, zerua guztiz beltza, eta aldian behin kazkabarra ere bai…Halaz guztiz, emandako hitza bete egin zuen Migel Gallastegik eta Katxola baserri izandakoan txotx-festan izan genuen eibartarra. Ospakizun samurra, atsegina izan zen alde guzietatik begiratuta ere: hitz dotoreak, bertso ederrak, trikiti-aire biziak… Miresmena eta esker oneko hitzak Migelenentzat. Giro atsegin hartan, Migel bera ere hiztun aritu zitzaigun, kontakizun zaharrak grazi ederrez berrituz. Dotoreak guztiak ere.

Katxola baserrian geundelarik, bere jaiotetxeaz hitz egin zigun, Arrateko Asoliartza baserriaz alegia. Etxe ederragorik, Migelen ustez! Baina, hizpide nagusia pilota izan zen, noski. Eta Mondragoeko Ezkerraren aurka jokatutakoaz hitz egin zigun. Sekula jokatu den partidarik ederrena, ezkerka. Bere ustez, 22-16 irabazi omen zion Zurdo de Mondragon handiari.

Bide batez, Errioxako Tricio herrian jokatutako partida ere gogora ekarri zigun. Hiruko baten aurka jardun omen zen: Corona, Ruperto eta Titin. Hau ere irabazitakoen artean ipini behar da: 22-21. Hain izan omen zen gogorra partida hura, gernuan, txixean odola zeriola amaitzeraino. Kontu asko esan zigun Migelek. Aietera noiz eta nola ailegatu zen ere bai. Eta zein afari ederra eginda etxeratu zen.

Katxola egindako sagardoa Zabalegiko sagarrekin egin ohi da. Bi upel bete dituzte aurten. Bat, Manuel Matxain aietearrari eskainia dago; bestea, Migel Gallastegiri.

Katxola baserrira hurbildutakoen artean sarritan aipatu zen Migelen mendeurrena, eta galdera hau egin zuen pilotazale batek: Izan ote da beste pilotaririk urte horiek hartu dituenik? Ezezkoan zeuden gehienak. Ba omen da 97 urtera ailegatutako bat: Jose Mari Bengoa “Lapiko” durangarra. 1950ko abuztuan hil omen zen. XIX.mendeko pilotari guztiak ezagutu omen zituen Lapikok.

Goxo egon ginen Katxolan, Migel Gallastegiren anparoan. Bien bitartean, Anoetako futbol zelaian ez zen giro, batez ere Loren eta Eusebiorentzat. Futbola zenbait kasutan krudela dela aitortuko zuen Xabi Alonsok. Bistan da baietz.

Katxola utzi genuenean jendea kantari ari zen:

Furra, furra fandangua

hortxe duzu fandagua geure gustukua

 

Migel Gallastegi
Migel Gallastegi bere kontakizun bixi-bixian.

​Egiguren-Bikuñak eta P.Labaka-Garmendiak bidea galanki erraztu

Egiguren-Bikuñak 22

Expósito-Cordónek 8

P.Labaka-Garmendiak 22

Prieto-Madariagak 16

Pilotazaleak egiazko finalerdi bat ikusi nahi zuen, hots, lana gogotik egin beharra, berriketa gutxi, tantoa menderatutakoan bakarrik gauza ausartak egitea…Bide horretatik joan da lehenbiziko partida. Hori horrela, Egiguren-Bikuñak erabat argi eta garbi ekarri duten euren egitekoa. Ahal izan ezkero, pilota Pablo Cordonén barrutian jarri behin eta berriz, eta bide batez Exposito baztertu. Hortik puskatu da hasiera hasieratik partida. Atzeko hormaren kontra jokatu behar izan duela adierazi digu Cordónek, eta handik ez zeukala gisazko lana egiteko modurik.  Gaurko partidua zela eta, ez dira memelokerietan erori, ez Egiguren tolosarra eta ez Bikuña donostiarra. Ongi ikasitako lezioarekin, pinbi-panba beti atzera joan…22ko geltokira iritsi arte.
Bigarren partidan nabarmendu den pilotari bat egin behar izan ezkero, Beñat Garmendiaren partida azpimarratu beharko genuke. Ez du parte-hartze disdiratsu horietako erakutsi baina, bere galoi eta guzti azaldu da plazan. “Asko jokatu beharko duzue, irabaztekotan” esanez bezala. Horren frutua izan da hasierako abiada, eta partida oso aldeko edukitzea lortu dute berehala. Ez ditu, ordea, loak hartu bizkaitarrak eta hamabosgarren tanto inguruan ez zitzaion irabazle garbirik ikusten partidari. Urak bere bidera ekartzea lortu Labaka-Garmendia bikoak azkenean, eta meritu osoz egin dira gaurko garaipenaren jabe. Markagailuak zintzo erakusten du kantxan egon den martxa, ets baita nagusitasuna ere.

Jendez, ikusle-kopuruz gustora antolatzaileak. Aurtengo sarrerarik onena: 450tik gora, oker handirik gabe. Hurrengo astearte-asteazkena ere interesez beterik datoz

Garmendia-P. Labaka, gaur arratsaldean, plazaratu aurretik

FANDIÑO, DEL FRONTON AL RUEDO

 

Leiza: “Iván era muy bueno como pelotari, si hubiese seguido…”
Iñigo Leiza guarda muchos y buenos recuerdos de sus duelos en el frontón con Fandiño. El de Lemoa no olvida una anécdota que habla del genio que el de Orduña ya mostraba cuando vestía de blanco y que ahora mantiene en el ruedo: “Jugábamos una final del Arratia-Nervión en Orduña y Xabi (Galarza VI) y yo ganamos por un tanto. El último tanto nuestro fue un fallo de Iván y recuerdo cómo se quitó la zapatilla y la lanzó. Tenía mala leche”.

La impresión que le ha quedado grabada a Leiza de Fandiño en aquella época era la de un zaguero que prometía: “Era muy bueno. Tenía dos buenas manos , sobre todo con la derecha le pegaba fuerte. Era peleón. Iván era el que marcaba la pauta en la pareja de Orduña. Si hubiese seguido jugando, quién sabe…”. Además de talento para la pelota y para los toros, como luego quedó demostrado, también lo tenía para la música. “Solía tocar la trikitixa después de las finales”, recuerda Iñigo.

Leiza y Fandiño forjaron en aquellos años una amistad que, pese a la distancia y al tiempo transcurrido, se mantiene. “El año pasado fui a verle torear a Bilbao, más que nada por él, porque a mí no me gustan los toros”, confiesa el delantero de Lemoa. Continuar leyendo “FANDIÑO, DEL FRONTON AL RUEDO”

Zozketaren emaitzak

finala1Hauek dira atzoko finalak bukatu ondoren egindako zozketan saria irabazi duten zenbakiak:

  • Bi otordu Martin Berasategiren jatetxean: 631 zenbakia.
  • Lau afari Portuetxe jatetxean: 1.473 zenbakia.
  • Philips telebista, 32 hazbetekoa (32PFH5300/88): 8.623 zenbakia.
  • Panasonic mini-katea. SC-PM600: 9.210 zenbakia.Zenbaki horien erosleei gurekin harremanetan lehenbailehen jar ditezen eskatzen diegu. Telefonoa 943 04 37 09. Sariak jasotzeko epea hilabetekoa izango da.

Continuar leyendo “Zozketaren emaitzak”

Urretabizkaia-Garmendiak azken segundoan trena hartu, eta finalerdietara…

  • Jubeniletan: Anso-Arangurenek 22 Alberdi-Mariezkurrenak 16
  • Nagusietan: Urretabizkaia-Garmendiak 22 Larrañaga-Arratibelek 21

Bete-betea pilotalekua, eta giro ezin atseginagoa

 Finalerdietan ikusiko ditugu Garmendia eta Urretabizkaia.
Finalerdietan ikusiko ditugu Garmendia eta Urretabizkaia.

Bi partidak maila onekoak eta estuak izan dira, baina batez ere nagusiena. Ederra izan da, gordean, ezkutuan eduki baitu azken-azkenera arte bikote irabazlearen boletoa. Partida oso aise alde jarri zaie hasieran Urretabizkaia eta Garmendiari. Hori islatzen zuen markagailuak: 10-5. Baina, aldekoa zen haizea, ordea, mantsotu egin da bapatean, eta hamaikana jarri dira hurrengo boladan. 12-12 egon ondoren, aurrea hartu dute Larrañaga eta Arratibelek: 16-12. Jarraian, 17-14. Hurrena, 17-20. Partidak epaia emanda zeukala zirudien. Ondo ari ziren une honetan Larrañaga eta batez ere Arratibel ataundarra. Aspaldian Antiguan jokatu duen partidarik onena egiten ari zen Arratibel. 21-18 eduki dute euren alde berak eta Larrañagak. Eta partida agudo bukatu nahiak, agian presioak, kontua da, azken tantoak galdu egin dituela Arratibelek. Txalo asko partiduan zehar, txalo beroak bukaeran UrretabizkaiaGarmendiarentzako. Itxaropena inoiz galdu gabe jarraitu dute, nahiez eta markagailuak zenbaki kezkagarriak erakutsi. Goierriko pilotazale asko ikusi dugu gaur Antiguan. Partidaren iraupena: 49 minutu.

Continuar leyendo “Urretabizkaia-Garmendiak azken segundoan trena hartu, eta finalerdietara…”

Aitor Arangunek lehendabiziko partida Antiguan aurten

Uztailaran 14an zuen berez estreineko partida, baina lesioa eginda zegoen eta jokatzeko gauza ez zela adierazi zien antolatzaileei. Bere postuan Murua arrasatearrak jardun zuen, eta oso modu duinean gainera. Antza denez, Aranguren aginarrak ahaztu du bere lesioa eta jokatzeko moduan dago. Ez da albiste txarra pilotazaleentzat.

Continuar leyendo “Aitor Arangunek lehendabiziko partida Antiguan aurten”

Peio Etxeberria eta Aizpuru aise nagusitu zaizkie Kanabali eta Cordoni

Hauek dira gaurko emaitzak Antiguako frontoiean:
Jubeniletan: Peio Etxeberria-Aizpuruk 22 Kanabal-Cordonek 9
Nagusietan: Errandonea-Erasunek 22 Bakaikoa-Etxegoienek 15
Sarrera: Ia betea pilotalekua.

Continuar leyendo “Peio Etxeberria eta Aizpuru aise nagusitu zaizkie Kanabali eta Cordoni”

Pilotarien argi-itzalak lehen astean

Lehenbiziko asteak ez ditu pilotarien karta guztiak mahairatzen, baina puntu batzuk argitzen ditu. Zein dagoen jokoan eta zein ez, nortzuk izan daitezkeen aurrera egin dezaketenak eta txapelketari  uko egin beharko diotenak; eta alderdi positiboak bezala ezkorrak ere: nor dabilen jokoz eskas, aurrerapen gutxi nork egin dituen, nor ibili den bagoia galtzeko zorian…

Continuar leyendo “Pilotarien argi-itzalak lehen astean”