



Antiguako Pilota Txapelketako web-orria – Página web del Torneo de Pelota de El Antiguo
Maite eta Olatz Ruiz de Larramendi izeba-ilobek merezimendu guztiak egin zituzten finalean egoteko Olatz Arrizabalaga-Alba Martinezen aurka jokatutako partidan: 18-11. Bi izan ziren nabarmenki besteen gainetik jardundakoak: Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga. Gernikako da Arrizabalaga, eta oso pilotaria dela erakutsi zuen. Martinezek laguntza gehixeago eman izan balio, askoz estuagoa izango zen partida.
Ostiral arratsaldeak argi eta garbi eman zuen bere epai bikoitza: promesetan, Murua-Elizegik oraindik aukera badute finala amesteko, nagusietan Alberdi-Garmendiak duten bezalaxe. Datorren asteko partidek emango digute orden azken hitza. Alde horretatik, Antiguoko Txapelketak ez du interesik galdu.
Continuar leyendo «Murua-Elizegi eta Alberdi-Garmendiak atea zirrikatua oraindik ere»
Emaitzak
Mata-Ibarlozak 22 Egiguren-Apezetxeak 13
Zubizarreta-Sarasak 22 Eneko Labaka-Bikuñak 15
1-.Pilotazalea joko ona ikusi eta txalotzeko gogo biziz iritsi da frontoira. Elitekoen partidarekin asebeteago geratu da Promesek jokatu dutenarekin dutenarekin baino.
2-. Ez da aldiro tantoa egitera joaten diren pilotarien artean sartu behar Mata. Ez, tantoa lantzen dakiena da eta mina egiteko garaia heldu dela ikusten duenean bakarrik joan ohi da erremate bila. Heldutasuna eskaintzen du beti pilotalekuan. Orain arte, gainera, laguntza ona eskaini dio Ibarloza bizkaitarrak eta finalean egoteko bidea egin dute.
Aurrera doa Txapelketa, eta gero eta partida politagoak eskainiko ditu, zalantzarik gabe. Aurreko astekoek ikusle asko bildu zituzten, eta oraingo honetakoek ere jendea gogotik erakarriko duten ustean daude antolatzaialeak.Bai, pilotazaleak maite dituen horietako partidak daude Antiguan aste honetarako iragarrita. Programa hauxe da:
Promesetan: Mata-Ibarloza, Julen Egiguren-Apezetxearen aurka.
Elitekoan: Zubizarreta- Sarasa, Eneko Labaka-Bikuñaren aurka.
Partida bat 22-8 amaitzeak kazetariaren lana asko aritzen du. Dena den, arrazoiren batzuk eman beharrean dago horrenbesteko aldea zertan egonden argitzeko. Ahalegindu gaitezen eginkizun horretan.
Gaur plazaratu diren bikoteen artean bazegoen eragin handiko faktore bat: irabazteko egarria. Garaipen gosez Labaka eta Bikuña plazaratu dira gaur. Eneko Labakak jakin izan du nondik eta batez ere nola heldu behar zion jokoari, eta ez du amorerik eman aurren-aurreko sakea atera duen une beretik. Serio jokatu du eta nahiz eta alde handia egon markagailuan, buru-belarri sartuta jardun da partidan. Eta atzean, laguntza izugarria izan du gaurkoan. Iñigo Bikuña maila ikaragarrian aritu da.
Continuar leyendo «E. Labaka-Bikuña finalari begirik kendu gabe»
Pilotalekuan gertatu denari buruzko zalantza guztiak markagailuak uxarazten dizkigu. Lehenbiziko partidan Egiguren-Apezetzeak 22, Elola-Barturenek 11. Bigarregoan, Zubizarreta-Sarasak 22 Zubiria-Uriondok 12. Oso antzeko kontakizuna egin daiteke bi partiduen gainean. Hogeita bira iritsi diren bi bikoteek hasiera-hasieratik erakutsi dute euren nagusitasuna.
Bai, Julen Egiguren eta Antton Apezetxeak hasi orduko sartu diote direkta partidari, eta berehalaxe aurreratu dira markagailuan. Gure ondoan zegoen ikusle baten iragarpena: −Apustu egingo nuke Egiguren-Apezetxea finalean baietz egon, eta estutzen banauzu, txapela ere ez dute oso urruti izango. Egingo nuke apustu…
Continuar leyendo «Julen Egiguren-Apezetzea eta Zubizarreta -Sarasa, puntu baliosoen jabe»
Hauek dira final-aurrekoetara sailkatu diren bikoteak:
Promesak:
Nagusiak:
Continuar leyendo «Final-aurrekoetara sailkatutako bikoteak»
Pilota bi motatako jokoa da. Onena, bikainena emozioa sortarazten duen hura; eskasena, bihotz-taupadarik eragiten ez duena. Ostegun arratsaldeko jaialdiak pilota jokoaren alderdi biak eskaini dizkigu. Partida hunkigarria jokatu dute Promesek; Elitekoan ez dugu gauza handirik ikusi, eta apenas txalorik ere izan den.
Continuar leyendo «Murua-Elizegi eta Zubizarreta-Sarasa, finalerdietara»
Txapelketak aurrera egin ala, gero eta estuago gertatzen zaie bidea partida bat galdurik daukaten bikoteei. Horretan zegoen gaurko jaialdiaren gakoa. Guztiek zekiten asteazken honetan galtzen zuenak trenak ihes egiten ziola behin betirako. Hori horrela, partida nagusian Espinalen ordez jokatu duen Xabi Zubiria Berrobikoak zirt-zart egiteko asmoz etorri da Antiguora. Zer moduz lagunduko ote dio Uriondok, joan den astean azkazal bat galtzeko zorian zeukanak?-galdetzen zuen zenbaitek. Zubiria-Uriondok, nahiz eta partida gogoangarri bat ez eskaini, garaipenaren bidean ipini dute euren ahalegina, eta asmo horretatik ez dira inoiz aldendu.
Continuar leyendo «Mata-Ibarlozak bi puntu; beste horrenbeste Zubiria-Uriondok»