Partida piperdunak

Bakaikoa (Etxarri-Aranatz)
Bakaikoa (Etxarri-Aranatz)
  • Jubeniletan: Iriarte-Gazkuek 22 Aurrekoetxea-Agirrek 19
  • Nagusietan: Bakaikoa-Sanchezek 22 Urbieta-Lasak 16

Ikusleek erantzun ona arratsalde euritsuan

Jubeniletan, oso abantaila onarekin ailegatu dira Aurrekoetxea eta Agirre azken tantoetara: 19-16. Bide handia eginda zeudela zirudien, baina 16tik 22ra zuzenean joan dira Iriarte azpeitiarra eta Gazkue Larraintzarkoa. Gaur ere partida ederra eskaini du Gazkuek. Garaipanerakin txartela bereganatu dute hurrengo fasean parte-hartzeko.

Continuar leyendo “Partida piperdunak”

Santxo-Alduntzin hurrengo fasean izango dira; Peña-Sarasa kanporatuak

Alduntzin eta Santxo.
Alduntzin eta Santxo.

Jubeniletan: Salaberria-Eskirozek 22 Oiarbide-Zubeldiak 12

Nagusietan: Santxo-Alduntzinek 22 Peña-Sarasak 9
Jendetza handia harmailetan. Giro bikaina batez ere bigarren partidan.

Continuar leyendo “Santxo-Alduntzin hurrengo fasean izango dira; Peña-Sarasa kanporatuak”

S.O.S. Ordezkatze gehiegi aurten, gehiegi

Izugarria doa aurtengoa ordezkatzeei dagokienean. Sarritan, gehiegitan aldatu behar izan da programa. Antolatzaileei eman zaizkien arrazoiak beti antzekoak izan dira: “pilotaria lesioa eginda dago”. Bistakoa denez, batzuetan arrazoi hori benetakoa, egiazkoa izan da, baina ez beti. Zenbaitetan aitzakia huts-hutsa izan dela badakite antolatzaileek.

Continuar leyendo “S.O.S. Ordezkatze gehiegi aurten, gehiegi”

Urretabizkaia eta Garmendia, hurrengo faserako txartelaren jabe

Alberdi eta Mariezkurrena, gaurko partida hasi aurretik.
Alberdi eta Mariezkurrena, gaurko partida hasi aurretik.

Abuztuaren 2ko emaitzak:

Jubeniletan: Alberdi-Mariezkurrenak 22 Egiguren-Cordonek 6

Nagusietan: Urretabizkaia-Garmendiak 22 Dorronsoro-Legarretak 21.

Continuar leyendo “Urretabizkaia eta Garmendia, hurrengo faserako txartelaren jabe”

Pilotarien argi-itzalak lehen astean

Lehenbiziko asteak ez ditu pilotarien karta guztiak mahairatzen, baina puntu batzuk argitzen ditu. Zein dagoen jokoan eta zein ez, nortzuk izan daitezkeen aurrera egin dezaketenak eta txapelketari  uko egin beharko diotenak; eta alderdi positiboak bezala ezkorrak ere: nor dabilen jokoz eskas, aurrerapen gutxi nork egin dituen, nor ibili den bagoia galtzeko zorian…

Continuar leyendo “Pilotarien argi-itzalak lehen astean”

Berdintasunik gabeko partidak Txapelketaren hasieran

Azken aldian maiz gertatu den bezala, ez du hasiera egokiena izan Antiguako Txapelketak, eguraldiari dagokionean. Pilotazaleak frontoira abiatu aurretik euria galanki bota du kostaldean. Donostian ere bai. Halaz guztiz, pilotazale kopuru estimagarria bilda da Antiguako aterpera, eta partida politak ikusteko irrikaz beterik gainera. Gauza politak erakutsi dizkigute pilotariek, baina orekarik gabeko partidak izan dira bata zein bestea.

Continuar leyendo “Berdintasunik gabeko partidak Txapelketaren hasieran”